
EITBk "Open Data atari" bat ireki berri du, eta bertako edukia hornitzeko, boto asmoari buruz egindako azken inkestako datuak sartu dituzte. Martxo amaierako datuak dira, baina begirada bat merezi dute, eta atari berrian daudenez, agian inkesta berriekin osatuko direla uste dugu, maiatzaren 28an izango baitira udal eta foru hauteskundeak Hego Euskal Herrian.
Agerraldia egin zuen atzo Euskalgintzaren Kontseiluak Iruñean, Parlamentuaren aurrean, euskararen ofizialtasunaren aldeko adierazpen bat plazaratzeko. Bestalde, ofizialtasunaren aldeko ekintza iragarri du biharko (larunbata, hilak 22) Euskal Herriak Euskaraz taldeak Bardeetan.
Twitch eta Segura Irratiko zuzenean adimen artifizialeko irudigintzaz jardun dugu. Nola Niko Vazquez artistak 1980 inguruko Bilbo fantastiko bat berregin duen maisutasunez, baina nola baita, edonork, sor ditzakegun halakoak (eta Bing bilatzailearen irudigintza tresnak erabiliz, Sustatun ere egin dugu halako ariketa bat).
Lehiaketa antolatu dugu EIZIEn Liburuaren Eguna ospatzeko. Literatura Unibertsala eta Urrezko Biblioteka bildumen gaineko lehiaketa bat prestatu dugu, eta sariak ere banatuko ditugu! Apirilaren 23a da Liburuaren Nazioarteko Eguna. Eta 23a arte, igandera arte, dago epea lehiaketan parte hartzeko.
Niko Vazquezek egindako "Bilbo Grisa" erakutsi genizuen atzo. Adimen artifizialeko tresna batekin arileta berregitea okurritu zaigu, hain zuzen ere Bing bilatzailean integratu berri den irudi-sorkuntzako tresnarekin. Minutu pare batean lor daitekeena harrigarria da.
Hil edo biziko diren euskararen aldeko politika publikoak eskatzeko, apirilaren 22an, larunbatarekin, manifestaziora deitu du euskalgintzako hainbat eragilek Baionan (suprefetura aurrean 17.00etan), Euskal Konfederazioaren deiarekin bat eginez. Brebeta eta baxoa euskaraz egin ahal izateko erreibindikaziotik abiatuta, beste hainbat alorretara zabaldu da deia. Ipar Euskal Herriko bost hedabidek, adibidez, agiria kaleratu dute euren erreibindikazioekin. Eta Kontseiluak ere bat egin du deiarekin, "euskarak dituen trabak" salatzeko, "hizkuntza-politika eraginkor bat" aldarriikatzeko, eta "herri mugimenduetako eragileei baliabideak emateko" eskatzeko.