Teknologia albisteak

Euskalgintzaren larritasuneko deialdia, Baionan larunbatean

Sustatu
2023-04-20 : 08:21

Hil edo biziko diren euskararen aldeko politika publikoak eskatzeko, apirilaren 22an, larunbatarekin, manifestaziora deitu du euskalgintzako hainbat eragilek Baionan (suprefetura aurrean 17.00etan), Euskal Konfederazioaren deiarekin bat eginez. Brebeta eta baxoa euskaraz egin ahal izateko erreibindikaziotik abiatuta, beste hainbat alorretara zabaldu da deia. Ipar Euskal Herriko bost hedabidek, adibidez, agiria kaleratu dute euren erreibindikazioekin. Eta Kontseiluak ere bat egin du deiarekin, "euskarak dituen trabak" salatzeko, "hizkuntza-politika eraginkor bat" aldarriikatzeko, eta "herri mugimenduetako eragileei baliabideak emateko" eskatzeko.

Publizitatea

Ikus-entzunezko sormena eta Komunikazio digitala, bi ibilbide MUko komunikazio ikasketetan

Sustatu
2023-04-19 : 13:19

Mondragon Unibertsitateko Ikus-entzunezko Komunikazio graduak, HUHEZI fakultatean integratuak eta Aretxabaletako kanpusean tokia duenak, iragarri du bi ibilide izango dituela aukeran datorren ikasturtetik aurrera: Ikus-entzunezko sormena eta Komunikazio digitala.

Bilbo Berriro Gris Bihurtu: Niko Vazquezen irudi sorta

Sustatu
2023-04-19 : 12:47

Niko Vazquez ilustratzaile, grafista eta irudigile azkar bat da, bere garaian musika egiteagatik ere ezaguna (MCDMotorsex), azken asteetan nabarmendu dena adimen artifizialaren bidez unibertso bisual oso berezi bat egiteko: Make Bilbao Grey Again, Bilbo Berriro Gris Bihurtu, 1980. urtearen inguruko atmosfera ilun eta gatazkatsuko hiri bat sortu du. Zehaztu gabeko irudigintza artifizialari // Midjourney eta Leonardo.ai tresnen emaitzari Photoshop ukituak gehitzen dizkiola azaldu du Vazquezek (lehen bertsioaren gaineko zuzenketa). 

Zabaldu itzuli da: zabaldu.net

2023-04-19 : 12:14

Euskarazko berri zabaltzailea berriz ere gure artean da, Zabaldu.net, beti ere beta bertsioan. Zentzurik al du horrelako gunea berreskuratzea? Auskalo. 

Hegazti behaketa igandean: txori kantuak detektatzeko app-ak proba ditzagun

2023-04-18 : 10:48

Datorren igandean, apirilak 23, irteera ornitologikoa antolatu dugu Eibarren. Ezinbestekoa katalejoak, eta aukeran, mugikorrean app-ak: eBirdMerlin edo/eta Naturalist. Hauetako batez (Merlin Bird ID) eta antzekoa funtzioa duen BirdNET-ez idatzi dut duela gutxi. Txori kantuak ikasteko oso erabilgarri diren bi aplikazio dira.

Gorroto delituak

2023-04-18 : 00:00

MarraziOak XV tailerrean izena emateko epea zabalik

2023-04-19 : 09:18

MarraziOak tailerraren 15. edizioa ekainean antolatuko dugu; aurretik irailean egin izan dugu. Aurreratuta gatozenez, izen-ematea ireki dugu eta zabalik egongo da maiatzaren 19ra arte.

 

Gaztezulo Bideo Lehiaketa, 1-3 minutu arteko bideoak sortzeko

Sustatu
2023-04-17 : 09:04

Gaztezulok 14. Gaztezulo Bideo Lehiaketa jarri du martxan. Euskaraz sortutako lanak apirilaren 14tik maiatzaren 26ra bitartean aurkeztu beharko dira. Gutxienez minutu bat eta gehienez hiru minutu izan beharko dituzte bideoek.

ETB3ren inguruko 2022ko aurrekontu akordioa, bete gabe

2023-04-16 : 21:16

Aurrekontuak onetsita, 2022. urtea hasi zen. Hilabeteak banan-banan igaro ziren, eta urtea amaitu zen. Gai honetan ere, PSOEk bere hitza jan zuen. Historia honetan harrigarriena ez da hori, baizik eta EH Bilduk akordio hori betetzeko inolako presiorik ez egitea. Akordio horren bidez argazkia egitea zen helburua?

‹‹ Hurrengoak Aurrekoak ››