
Webgune berri baten notizia izan dugu (Partiturak.eus) eta horrez gain, beste bat ere antzekoa esistitzen dela etorri zaigu bururua, Jo Marisen partitura fondoa. Musika irakurtzen baduzu eta jotzen badakizu, biltegi interesgarriak biak.
Abaraska taldea gara, fedibertsoa eta euskara defendatzen dituen librezale talde bat eta maiatzaren 20an, larunbata, Oreretan (Gipuzkoa) "Euskal fedibertsoko topaketak" jardunaldira gonbidatzen zaitugu. Animatzen?
Ezer baino lehen, eskerrak eman nahi dizkiegu lehiaketan parte hartu duten guztiei. Jende asko animatu da, eta oso pozik gaude.
Lehen saria (bi liburu) Amaia Goikoetxea Orbegozok irabazi du, eta bigarren saria (liburu bat) Ane Escudero Redondok. Zorionak, Amaia eta Ane!
Ikastolen Elkarteak eta Txikipediak erronka abiatu zuten urtarrilean, "300 baietz" leloarekin. Hau egin duten hirugarren ekitaldiaizan da, eta arrakastatsua suertatu da oso: hiru hilabeteren buruan, Euskal Herriko 28 ikastolatako ikasleek Txikipediarako 631 sarrera sortu dituzte epe honetan. Jarritako jomuga bikoiztu eta gehiago.
Maiatzaren 17an, 18an eta 19an Donostian egingo den IKERGAZTE kongresuan 200 ikertzailek parte hartuko dute elkar ezagutu eta euskarazko produkzio zientifikoa sustatzeko helburuarekin. 155 artikulu zientifiko aurkeztuko dira eta antolatzaileek ekitaldi arrakastatsua izango dela aurreikusten dute. Hiru egunetan zehar nazioarteko ikertzaileen hitzaldiak, mahai-inguruak, aurkezpenak eta ekintza ludikoak antolatu ditu UEUk. Izena emateko epea maiatzaren 7an bukatuko da.
Euskadiko Garapenerako Gobernuz Kanpoko Erakundeen Koordinakundeak joko bat jarri du sarean, galderak erantzutekoa, zeinaren bidez kontsumoaz oro har (praktika arduratsuak, zerk eragiten duen energia gastu handiagoa, eta halakoak) ikasiko dugun, eta gainera sarietarako aukera izan dezakegun: Esna Tú jokoa da.