Teknologia albisteak

EuskalTabernak: ekimen berria asmo zahar baterako, taberna euskaldunak online

2023-05-05 : 10:21

Twitterreko @goikone kontutik abiatu dute ekimen berria, arrakasta handi samarrarekin. Mapa kontsultatzeko hau da helbidea: labur.eus/EuskalTabernak

Taberna, ostatu eta kafetegi euskaldunen mapa osatzeko ekimena martxan jarri du Edu Zabalak Twitterren, @goikone kontuan. Asmoa da euskal giroko tabernak, ostatuak, kafetegiak, izendatzea non euskararen presentzia eta erabilera zaintzen eta ziurtatzen den.

Ezagutza horrek lagunduko gaitu Euskal Herrian barna bidaiatzean diskriminazio positiboa egiten eta euskal gune horiek identifikatzen.

Irizpideak sinpleak dira: euskararen erabilera ziurtatzea langileen aldetik harremanak gauzatzerako orduan, eta HIZKUNTZA PAISAIA (kartelak, irudiak, menua, musika, telebista, irratia...) ahalik eta euskaldunena izatea. Azken honetan hainbat graduazio maila egon daitezke baina, laburbilduz, garrantzitsuena zera da: zu ostatu, taberna edota kafetegi horietan euskal gune eroso batean sentitzea.

Bidali ditzakezu zure gomendioak eduzabala02@gmail.com helbidera, edo Twitter bitartez @goikone kontuan erantzun bat jarriz.

Mapa kontsultatzeko hau da helbidea: labur.eus/EuskalTabernak

Erantzun

Sartu

Publizitatea

Jarraitu sustatu.eus

E-postaz, mezuz mezu:

E-postaz, eguneko buletina:

  • rss ikonoa

»» Aukera gehiago