Gaur betetzen dira 40 urte Blade Runner estreinatu zela. Ridley Scott-en klasikoa, Philip K. Dick-en istorio batean oinarritua. Los Angeles euritsu eta zigurat korpotatiboz beteriko hura 2019an zegoen kokatua (duela hiru urte!), eta agian etorkizuna ez da pentsa bezala garatu. Hala ere, zelako uneak utzi dizkigun filmak, euskaraz azpìdatzita behintzat gozatu daitezkeenak.
Bihar zortzi egingo dute Pirinioetako Bidea: Gure Esku-k, ANC Biltzar Nazional Katalanak eta FEEC Kataluniako Txangozale Erakundeen Federazioak Omnium Cultural eta Artistes de la Republica elkarteen laguntzaz antolatutako mobilizazioa. Erabakitzeko eskubidea lortzeko bidean " herri gogoa " berpiztea ezinbestekoa dela uste du Gure Esku-k, eta, deialdiarekin, burujabetzaren aldeko aldarrikapena nazioartera ere zabaldu nahi dute antolatzaileek.
Leire Narbaiza Ai, ene! Atzera ere Amama Kipuleta egitearena tokatu behar zait! Egia da atsotu/aguretu ahala, askori gustatzen zaiela euren gazte-denboran egindakoaz jardutea, eta orduko sasoia bai sasoi ona zela esatea. Beste batzuei zer gertatu zen kontatzea ere gustatzen zaigu, ezinbestekoa delako transmisioa egitea.
Elgeta (Gipuzkoa) (1896-1985) Soraluzen jaioa 1896 inguruan, gaztetan joan zen Elgetara. Bertan ezkondu zen Jose Agustin Fernandezekin eta "Panaderokua" etxean bizi izan ziren. 1936ko gerrarekin Elgetatik irten eta hara eta hona ibili ondoren, 1939. urte aldera Eibarren kokatu ziren. Hizlari honen zintak aztertu gabe daude oraindik. Ezin da pasarterik kontsultatu.
Haurdunaldia eteteko eskubide konstituzionala bertan behera da Amerikako Estatu Batuetan. Azken asteotan zabalduak ziren zurrumurru eta susmoak baieztatu egin dira azkenik: Auzitegi Gorenak hala erabakita, indargabetu eginen dute eskubidea. Aurrerantzean, estatu bakoitzak izanen du auziaren gainean erabakitzeko eskumena. Maiatz hasieran, zenbait hedabidek zabaldu zuten AEBetako Auzitegi Konstituzionaleko magistratu gehienak haurdunaldia eteteko eskubidea baliogabetzearen alde zirela.
UEMAk deitzen duen Iñaki Arregi ikerketa bekaren 2. deialdian bi lan saritu ziren, bata arkitektura eta hirigintza lotzen zituen Saioa Zuazubiskar arkitektoaren proiektua, eta bestea eukal gazteen hizkuntza-autoestimuari dagokiona: faktoreen analisia eta egoera iraultzeko proposamena. Lan hori egingo dutenak (June Furundarena, Leire Sanchez eta Jon Izeta) elkarrizketatu dituzte artikulu honetan. Hala diote, beste gauza askoren artean: "Gazteek beren euskararekiko duten pertzepzioa eta harenganako duten errespetua (hizkuntza-autoestimua) gakoa dela iruditzen zaigu bi norabidetan; batetik, beren erabileran, autoestimu baxuak gaztelaniaren edo frantsesaren erabilera baitakar maiz; bestetik, besteenengan, autoestimu altuegiak batzuetan besteena apaltzen baitu, eta, horregatik, euskaldun peto-petoen errebisio bat egitea ere garrantzitsua iruditzen zaigu, nork bere jarrerak eta diskurtsoak aztertzea eta horrek besteengan izan dezakeen eraginaz hausnartzea."
Batzuetan errazenak diruditenak dira definitu eta maneiatzeko kontzepturik zailenak. Maiz aipatu dizuet, adibidez, multzoaren definizioa ez dela batere erraza. Antzera gertatzen da finitutasunarekin. Denok dugu buruan ideia bat. Multzo bateko elementuak kontatzen hasi eta momenturen batean bukatzen badugu, multzo hori finitua da. Eta ideia bezala, zuzena da.
Bertsozale asko txapelketarako irrikaz zeundetela jakinik, horretarako neurriak aurreikusi genituen, baina, hala ere, www.bertsosarrerak.eus erori egin zen atzo. Arazo teknikoak konpondu dira eta martxan dago berriro ere ataria. Beraz, Txapelketa Nagusirako saio guztietarako sarrerak eskuragai daude berriro.
Bi gai tratatu ditugu Twitch eta irrati bidezko ekainaren 23ko emanaldian, batetik nola landu duten BasqueParl izeneko datubasea, Eusko Lehebiltzarreko bi legegintzalditako hitzaldien hizkuntza-analisi bat egiteko (ez oso datu pozgarriak euskararentzat), eta bestetik nola Adur Azken Erronka, Telegram bidezko jokatzeko euskarazko rol joko berri eta zirragarria. Lehen gaiarekin lotuta, hemen irudi honetan dagoen testua irakurri dugu, Eusko Legebiltzarreko diskurtso tipikoa: euskaraz pittin bat hasteko, erdaraz muina, eta itxiera berriro euskaraz. Euskañol protokolarioa dei diezaiokegu.
LAB sindikatuak oharra zabaldu du bere iritzia emateko Tubacex taldeko azken albisteei buruz. Izan ere, erakundearen ustez, Arabiar Emirerri Batuetan lantegi bat irekitzean, konpainia saiatuko da Aiaraldean dauden fabriken garrantzia murrizten. Antolakundearen aburuz, ekoizpena deslokalizatzeko saiakera da Tubacex egiten ari dena eta gogoratu du hori mehatxu moduan erabili zuela zuzendaritzak: "Asmo hori jada erakutsi ziguten Enplegua Erregulatzeko Espedientearen aurreko negoziaketetan.
Telegram mezularitza aplikazioak ("Whatsapp bezala, baina bestea") premium edo ordaindutako bertsio bat aurkeztu du aste honetan. Bertsio berriaren funtzio interesgarriena iruditzen zaigu Voice-to-Text gaitasuna, ahotsez esan eta aplikazioak testu bihurtzea. Ez dute adierazi zein hizkuntzatan funtzionatzen duen aukerak: ingelesez, seguru, baina zein gehiagotan? Euskaraz akaso? zalantzazkoa. Inork Telegram Premium jarri badu, esan diezagula, egin dezala aproba euskaraz. Nolanahi ere, zoragarria litzateke Telegramen edo Whatsappean grabatutako podkastak bidaltzen dituzten arima galduei laguntzeko.
"Tentsioa sortuko dugu, arreta erakartzeko". Horrela azaldu du Anaiz Funosas Bake Bideko presidenteak uztailaren 23rako aurreikusi duten ekintza. Ipar Euskal Herria blokeatuko dutela iragarri dute Bakegileek, euskal presoen gaian aitzinamenduak lortzeko. "Prozesuaren blokeo judizial eta politikoari blokeo geografiko batekin erantzunen diogu". Egun osoan eta lurralde osoan iraunen duen ekintza hori "erabakigarria" izanen da Funosasen hitzetan.