Gipuzkoako Probintzia Auzitegiko Lehen Sekzioak 28 urteko eta bi hilabeteko espetxe zigorra jarri dio Kote Cabezudo argazkilariari, bortxaketa delitu bat, sexu abusuen beste bat, haur pornografiako sei, eta bi iruzur delitu egitea egotzita. Euskal Autonomia Erkidegoko Auzitegi Nagusiak zehaztu duenez, ordea, haren espetxealdiak ezingo du hogei urte baino gehiago iraun, eta betetzat jo ditu behin-behineko espetxealdian egin dituen lau urteak.
Zigarro mentolatuak, Dire Straits taldea eta "dabuten" esaten zuen jendea iraganeko kontuak dira. Inork aldarrikatzen ez duen iragan batekoak. Bazkari familiar batean zure osaba inoiz martxosoak ekarriko ditu gogora eta horri esker jakingo duzu existitu zirela. Are, erretzen, entzuten eta esaten zituztela horrelako gauzak, inpunitate osoz.
San Pedro egunez emakume bat igoko da aurten lehenengo aldiz Lekeition kaxarrankara dantzara. 2003. urtetik Asier Uskolak dantzatu du, 34 urtez dantzatu zuen Pedro Murelagarei erreleboa hartuta. Hanka apurtuta du, ordea, Uskolak; beraz, Ane Marurik ordezkatuko du. Etorkizuna dantza taldeko kideek a...
2022ko apirilaren 25ean Nafarroako Arartekoak gomendio hau eman zion Erdialde-Mairagako Mankomunitateari: Beharrezko neurriak har ditzala herritarrek Administraziora euskaraz jotzeko duten eskubidea bermatzeko. Arartekoak espedientea itxi du, baina euskarazko arreta bermatzearenak ziurtatu gabe segitzen du, gure ustez.
tzo 18 urte hil zen Imanol Lartzabal kantaria. Kasualitatea: Donostiako noizbaiteko metroaren lehen sarbidearen lanak amaiturik, Benta Berri plazan berriz ere denon gozagarri da duela ia bost urte Imanolen omenez egindako horma-irudi dotorea, Mikel Herrero artistak margotua. Hil osteko omenaldia, zorigaitzez. Kantari antiguatarra deserrian hil zen, desterruan, hainbat urtez hainbat herrikideren jazarpena eta mespretxua jasanik.
Jakinek eta UEUk azken urteetan elkarrekin Usurbilen egin ohi duten jardunaldi/ikastaro berezia (ElkarEkin jardunaldia) prospektiba ariketa bat izango da aurten: "Euskal Herria 2040: demografia, zaintza eta hizkuntza" izango da topaketaren lelo eta hizpidea. Uztailaren 7 eta 8an izango da Usurbilen, egun osoz lehenbiziko egunean, goiza bigarrenean.
Bederatzi urteko etenaldiaren ostean, Mihiluze lehiaketa ETB1 katera itzuliko da. Euskaldun askoren programa kutuna izan zen Mihiluze, 2006tik 2013ra, baina, zortzi denboraldiren ostean, etena iritsi zen. Orio Produkzioak ekoiztetxeak proiektua aurkeztu du lehiaketa berriro egiteko, eta ETBk baiezkoa eman dio. Unai Iparragirre ETBko zuzendariak iragarri du irailaren erdialdean hasiko direla ematen.
dagoena dago , hauxe daukagu, ez dago besterik (hau da dagoena*, dagoena da*). Hala antolatu zuten, eta dagoena da*[e.] Hala antolatu zuten, eta dagoena dago . Hala antolatu zuten, eta hauxe daukagu. Hala antolatu zuten, eta ez dago besterik.