Gazteen "hizkuntza-autoestimua lantzeko tresna eraginkorrak sortzea de erronka"
UEMAk deitzen duen Iñaki Arregi ikerketa bekaren 2. deialdian bi lan saritu ziren, bata arkitektura eta hirigintza lotzen zituen Saioa Zuazubiskar arkitektoaren proiektua, eta bestea eukal gazteen hizkuntza-autoestimuari dagokiona: faktoreen analisia eta egoera iraultzeko proposamena. Lan hori egingo dutenak (June Furundarena, Leire Sanchez eta Jon Izeta) elkarrizketatu dituzte artikulu honetan. Hala diote, beste gauza askoren artean: "Gazteek beren euskararekiko duten pertzepzioa eta harenganako duten errespetua (hizkuntza-autoestimua) gakoa dela iruditzen zaigu bi norabidetan; batetik, beren erabileran, autoestimu baxuak gaztelaniaren edo frantsesaren erabilera baitakar maiz; bestetik, besteenengan, autoestimu altuegiak batzuetan besteena apaltzen baitu, eta, horregatik, euskaldun peto-petoen errebisio bat egitea ere garrantzitsua iruditzen zaigu, nork bere jarrerak eta diskurtsoak aztertzea eta horrek besteengan izan dezakeen eraginaz hausnartzea."
Txioak (10)
-
UEMA @uema_eus“Hizkuntza-autoestimua lantzeko tresna eraginkorrak sortzea da orain gure erronka” uema.eus/2022/06/24/hiz… Iñaki Arregi ikerketa beka jasota, June Furundarena, Leire Sanchez eta Jon Izeta euskal gazteen hizkuntza-autoestimua ari dira ikertzen pic.twitter.com/w9KAgsUDD9
-
Sustatu Albisteak @SustatuGazteen "hizkuntza-autoestimua lantzeko tresna eraginkorrak sortzea de erronka" - @uema_eus bidez: uema.eus/2022/06/24/hiz… sustatu.eus/1656089068532
-
Leire Gallastegi Ormazabal @gallastegileire“Hizkuntza-autoestimua lantzeko tresna eraginkorrak sortzea da orain gure erronka” uema.eus/2022/06/24/hiz… vía @uema_eus
Erantzunak kargatzen...