Teknologia albisteak

Publizitatea

26

Mobilizazio jendetsua egin dute Senperen herriko lau gazteen atxiloketak salatzeko

Erabiltzailearen aurpegia
2022-06-23 : 12:08

Jendarmeek lau gazte atzeman dituzte asteazken goiz honetan Senperen herriko hainbat higiezinen bulegoetan eginiko margoketekin zerikusia duen operazio baten baitan. Asteazken Iluntzean aske gelditu dira atxilotuak. Tindaketak egitea, "gaizkile taldeko kide izatea" eta "heriotza mehatxuak egitea" leporatu diete Pauerat eramanak izan diren lau senpertarrei.

Euro-Digital-Lang Twitterren, aste honetan euskararen inguruan

Sustatu
2022-06-23 : 08:47

Global Voices erakundearen ekimen bat da Rising Voices deritzon ekimena: Interneteko eleaniztasuna erreibindikatzeko eta sustatzeko modu bat, zenbait Twitter konturen bitartez hainbat hizkuntzaren berri emanez, bereziki teknologiari lotutako gaietan. Kontu horietako bat da @EuroDigitalLang, eta zera da kontua: astero, bere atzean idazten duena aldatu egiten da, eta atzodanik, 8 egunetarako, euskaldun bat dugu bertan, Beñat Garaio soziolinguista, euskararen berri ematen ingelesez.

14

Publikoaren alde

Erabiltzailearen aurpegia
2022-06-22 : 21:12

EAEko hezkuntza ituna EAJk, EH Bilduk, PSEk eta Podemos-Ahal Duguk hitzartu eta babestu dute. Parlamentuko arkuaren %90ak. Horrek ez du saihesten Ikoitz Arrese parlamentariak akordioa desestabilizatu nahi duten sektore politiko eta mediatikoak daudela salatzea. Hitzarmenak EAEko gizartearen gehiengoaren borondatea biltzen duela sinetsita dagoenari nekez entzunen zitzaizkion horrelako adierazpen ia konspiranoikoak.

4

Ezetz bilatu

Erabiltzailearen aurpegia
2022-06-22 : 15:27

Ingelesezko hitz luzeena Pneumonoultramicroscopicsilicovolcanoconiosis eritasuna omen da, 45 letrakoa, baina marka guztiak hausten ditu "Titin" delako proteinak. Oro har, proteinak osatuta dauden gai kimikoen izenak elkarrekin bilduta izendatzen direnez gero, gure Titinek nolako tamaina halako izena jaso du, 189.819 letrakoa, osoki esateak 3,5 ordu hartzen omen dituena.

13

Aurkeztu dugu Bertsolari Txapelketa Nagusia

Erabiltzailearen aurpegia
2022-06-22 : 15:26

Getxon, Arrasaten, Gotaine-Irabarnen, Gasteizen, Donostian, Lizarran, Elizondon, Donibane Garazin, Irunen, Durangon, Amurrion, Baionan, Bilbon eta Iruñean izango dira 2022ko Bertsolari Txapelketa Nagusiko saioak. Txapelketaren egutegi osoa eta bestelako xehetasunak aurkeztu ditu gaur Bertsozale Elkarteak egindako agerraldian.

8

Sagardui: ''Normaltasunez ikusi behar dugu erizainak ere izatea gure erreferentziazko profesionalak''

Erabiltzailearen aurpegia
2022-06-22 : 14:21

Audioa: Sagardui: ''Normaltasunez ikusi behar dugu erizainak ere izatea gure erreferentziazko profesionalak''. Gotzone Sagardui Osasun sailburuak argitu du ez duela esan nahi izan erizainei medikuen lana egitea eskatuko zaienik.

Bertsolari Txapelketa Nagusia 2022, sarrera salmenta bihartik aurrera

Sustatu
2022-06-22 : 13:03

Gaur aukeztu du Bertsozale Elkarteak 2022ko Bertsolari Txapelketa Nagusia. Tokatzen zen egitea, aurrekoa 2017an izan baitzen. 2022ko honetan hamalau saio izango dira, irailaren 24an hasita, eta finala Iruñean, Nafarroa Arenan. abenduaren 18an; eta sarrerak jada bihartik egingo dira salgai. Sarreren salmenta nola izango den eta Txapelketaren prozedura ere azalduko dugu jarraian.

16

Hizkuntza koofizialen aldeko aldarria egin dute diputatuek Madrilgo Kongresuan

Erabiltzailearen aurpegia
2022-06-22 : 10:04

Kataluniako, Euskal Herriko, Galiziako eta Valentziako diputatuek desafio egin diote Madrilgo Kongresuko presidenteari, beren hizkuntzak erabiliz osoko bilkurako tribunan. Gehienei hitz egiten jarraitzeko aukera ukatu diete. Kongresuaren osoko bilkurak eztabaidatu eta bozkatu egingo du astearte honetan ERC, EAJ eta Talde Pluralaren lege-proposamena, Behe Ganberaren araudia aldatzeko, hizkuntza koofizialek osoko bilkuraren parte-hartzeetan, parlamentuko batzordeetan eta erregistratutako idazkietan erabil dezaten.

55

dena aldatzen da

Erabiltzailearen aurpegia
2022-06-21 : 23:15

Adur Azken Erronka, Telegram bidezko jokatzeko euskarazko rol jokoa

Sustatu
2022-06-21 : 13:10

Duela urtebete kaleratu zen Adur, Euskal Erdi Aro mitologikoan girotutako rol jokoa, formatu fisikoan (liburua eta txanponak), Eneko Azedo bere sortzaileak crowdfunding kanpaina batean finantziazioa lortu ondoren. Sortzaileak urrats bat aurrera egin du orain: online bertsioa sortu du, MMPORG joko gisa, Telegram bidez testualki jokatzen ahal dena; Adur Azken Erronka deritzo.

‹‹ Hurrengoak Aurrekoak ››