Non zinen Kennedy hil zutenean? Non zinen AEBek ilargia zapaldu zutenean? Noizean behin halako galderak egiten ditu kazetariak mugarritzat jotzen duen gertakariari buruz -edo berari interesatzen zaiona nabarmentzeko, beste kontu batzuk ez ditu gogora ekarriko eta-. Mugarria bere bizitzan, baina besterenean? Zertan ari zen Gobiko artzaina JFK Dallasen tirokatu zutenean?
Lazaro Galarza Larrayoz iheslari ohia Mexikon hil da azken orduetan, Etxeratek baieztatu duenez. Lan istripu baten ondorioa izan da. Garraio lanetan zebilela, zama gainera etorri zaio eta bizia galdu du. 67 urterekin hil da. Pasa den apirilaren 16an Euskal Herria itzuli zen Galarza, Iruñera hain zuzen ere, bere aurkako auzibide guztiak gaindituta zeudela egiaztatu ondoren, beste dozenaka iheslarik egin duten bezala.
Ukaezina da badirela ere Sanferminetako lan egun gogorrenetan une ederrak. Esaterako, kolektiboki egindako musika zerrenda berean bukatzen dutenean jarraian Bad Gyalek eta Anarik, Rosaliak eta J Martinak. Badira ere solasaldi oso laburrak, zurito bat jarri eta piper bola hartu artean garatzen direnak: suteak, EHZko Ekialdearen eguna, ezkerreko zinegotziak meza nagusietan, udal bandaren doinuen hautaketa, Ortzaizen ireki berri duten liburu denda, poliziarengandik babesteko kaleko salmentan dabiltzan beltzen protokoloak.
Craiyon eta Dall-e Mini tresnekin jardun izan dugun azken asteetan, adimen artifizialeko irudi sorkuntza harrigarrian. Prozesamendu gaitasun murriztuko bertsioak dira horiek Openai enpresaren Dall irudi sortzailearenak. Hain zuzen ere, Beñat Erezuma teknofilo euskaldunak baimena eskatu zuen Dall-2 originala (edo gaitasun handik une honetako bertsioa) erabiltzeko, eta lortutakoan Twitterreko bere jarraitzaileei eskaini die aukera termino bilaketaz irudiak lortzeko. Horietako batzuk dira Oteizaren Azken afariak; Oteiza faltsu bikain batzuk.
Wordle jokoak 2021 amaieratik duen arrakasta kontu ezaguna da. Euskarazko Wordle-Eus bertsioa ere popularra da oso. Egunero hitz bat asmatzeko erronka mota honek hainbat klon eta bertsio ezagutu ditu azken hilabeteotan, eta horietan erabilitakoena Heardle izan da. Kantuen hasierak entzunez asmatu beharrekoa zen kasu honetan. Hain ezagun eta erabilia izan da non Spotifyk erosi duen eta horrekin batera, erabiltzaile gehienen irismenetik desagertu den. Tira, alternatiba partzial batzuk badaude.
Basurto Bizirik plataformak, Basurtuko Unibertsitate Ospitaleko Enpresa Batzordearekin batera, arbuiatu dute bihotzeko kirurgia zerbitzua Gurutzetara eramateko erabakia. Eta mobilizaziora deitu dute astearterako. 12.00etan elkarretaratze bat egingo dute Montevideo etorbidean, ospitaleren parean, errepidea mozteko. ELA sindikatuak ohar batean azaldu duenez, Osakidetzak "behin betiko bihurtu du Basurtuko Ospitaleko Bihotzeko Kirurgiako blokea Gurutzetako Ospitalera eramateko erabakia, hemendik aurrera zerbitzu bakar batean zentralizatuz".
Errenteriako merkatua merkataritzaren bihotza da errenteriarrentzat, eta erreferentea beste udalerri batzuetako bisitarientzat. Hirugarren belaunaldia da, egungo merkatuak, Niessen eraikinean dagoenak, bi aurrekari izan baitzituen: azoka zaharra, Foru plazan zegoena, eta 1960an inauguratu zena, gaur egun Merkatuzar dena.
Frantziar iraultzaren ospakizuna "zapalkuntzaren asimilazio" gisa bizi duten gazteek Uztailaren 14a "borroka egun" bilakatzea erabaki dute. Horretarako, lehenik, Xuti Gazteko kideek "independentzia" idatzia duen ikurrina eta "Gure lurraren, hizkuntzaren eta bizitzen defentsan, independentzia" dioen banderola zintzilikatu dituzte Irun eta Hendaia lotzen dituzten Santiago zubian.
Gaueko festa ekosistemetan saihestu behar diren espezieetako bat da urtean behin ateratzen den gurasoa. Bere urteko urrezko orduak gozatu beharraren antsietatez irteten da, eta gero gau erdia igarotzen du biharamunean haurrek goiz esnatuko dutelako negarrez. Niri ere esana zidaten umearen lehenbiziko urteetan zaila izango zela arratsaldeko zortzietatik aurrera kalean gertatzen denaren berri izatea.