Teknologia albisteak

EAB emakume taldearen testuen bilduma sarean

Sustatu
2022-07-15 : 11:34

Duela aste batzuetako albistea da, baina horra: Jakinek euskal pentsamenduaren digitalizazio proiektuarekin jarraitzen duela, eta azken gehikuntza egin diola horri: Emakume Abertzale Batza (EAB) elkarteko bultzatzaile nagusien testu bilduma egin duela. Hemen dago.

 

Publizitatea

6

Hazkunde ekonomikora begirako erabaki politikoek kalte egiten diete naturari eta pertsonen ongizateari

Erabiltzailearen aurpegia
2022-07-15 : 11:24

Egungo biodibertsitate-krisiaren arrazoi nagusietako bat da epe laburreko onuretara eta hazkunde ekonomikora begira hartzen direla erabaki politikoak, naturaren balio anitzak kontuan hartu gabe. Ondorio nagusi hori atera dute IPBES plataformak aurkeztu duen txostenean. Biodibertsitatearen eta ekosistema-zerbitzuen inguruko gobernu arteko platafo

11

GHK-k dio Arkaitzerrekako isuriaren iturria ez dela Zubietako erraustegia

Erabiltzailearen aurpegia
2022-07-15 : 09:31

Erraustegiaren Aurkako Mugimenduak atzo salatu zuenez, Zubietako erraustegiaren ondoko Arkaitzerreka ibaira gai kutsagarriak isuri zituzten. Bideo batean ikus zitekeen ura zikin doala, eta aparra ere ateratzen dela. Haatik, GHK Gipuzkoako Hondakinen Kontsortzioak azaldu du ez dela isurketarik egon errauste plantan. Ohar batean, azaldu du Gipuzkoako Hondakinen Kontsortzioa "laginak aztertzen" ari dela eta "emaitza eta jatorria jakin bezain laster" jakinaraziko dituztela.

26

Amaiurko batailaren 500. urteurrenean murgilduko gara ''Amaiur, azken nafarrak'' saio berezian

Erabiltzailearen aurpegia
2022-07-14 : 15:52

Gaizka Arangurenek aurkeztutako saio bereziak Amaiurren gertatutakoa gertutik ezagutzeko aukera emango digu astelehenean, 22:30etik aurrera. 1522ko uztailean, 150 bat nafar Amaiurko gazteluan gotortu ziren Carlos I.a enperadorearen setioari aurre egiteko, baina azkenean amore eman behar izan zuten.

10

Etxez etxeko laguntzako langileek erakundeen inplikazioa eskatu dute

Erabiltzailearen aurpegia
2022-07-14 : 14:04

Arabako Etxez Etxeko Laguntza Zerbitzuko langileek mobilizazioei ekin diete, GOFEri eta Gasteizko Udalari hitzarmenaren negoziazioetan esku hartzea eskatzeko. Hitzarmena berritu gabe dago 2020ko abendutik, eta lan baldintza prekarioei gasolinaren prezioaren igoera gehitu behar zaie. through Alea.eus Gaur, Aldundiaren aurrean egindako elkarretaratze batekin, azpikontratatutako Arabako Etxez Etxeko Laguntza Zerbitzuko langileek mobilizazio ziklo berri bati ekin diote, Gizarte Ongizaterako Foru Erakundearen (GOFE) eta Gasteizko Udalaren kudeaketa salatzeko.

"Amama, noiz izango da hurrengo Snooker txapelketa?"

Sustatu
2022-07-14 : 13:12
29

Arkaitzerreka berriro kutsatuta dagoela salatu du Erraustegiaren Aurkako Mugimenduak

Erabiltzailearen aurpegia
2022-07-14 : 01:19

Erraustegiaren Aurkako Mugimenduak salatu duenez, Zubietako erraustegiaren ondotik igarotzen den Arkaitzerreka erreka berriro kutsatuta agertu da asteazken goiz honetan. Zubietako bizilagun batek eman du abisua, eta horren ondotik URA agentziako teknikariak bertaratu dira. Sareetan zabaldu duen argazkian, urak oxido kolorea duela ikus daiteke eta erraustegiaren azpitik errekara doan hodi batetik aparra isurtzen.

20

Zubietako erraustegia erreka bat kutsatzen ari dela salatu dute

Erabiltzailearen aurpegia
2022-07-13 : 20:40

Erraustegiaren Aurkako Mugimenduak egin du ohartarazpena, eta sare sozialetan jarri dituzten irudiek berresten dute: Zubietako erraustegiaren ondoko Arkaitz erreka kutsatuta dago. Irudietan ikus daitekeenez, errekako ura zikina dago, eta aparra ere badauka zenbait lekutan. Salaketa irmoa egin dute mugimenduko kideek: "Berriro ere Zubietako erraustegi kriminalaren ondoko Arkaitz erreka kutsatuta dago".

9

Ez erori estolda mediatikoetan eta aukeratu kazetaritza independentea

Erabiltzailearen aurpegia
2022-07-13 : 18:42

Egunotan argitara atera da Espainiako aparatu parapolizialen eta haien estoldetan hazitako komunikabideen arteko elkarlanaren enegarren kasua. La Sexta telebista kateko zuzendariaren eta Espainiako estolderietako pertsonari ezagunenaren arteko audioek argitara atera dute nola hedabide horrek publikatu zuen politikari bat publikoki suntsitzeko moduko informazio bat, nahiz eta hasieratik jakin gezurra zela.

12

"Naturarekin kontaktu emozionala txikitu da; berreskuratu behar da"

Erabiltzailearen aurpegia
2022-07-13 : 18:19

Euskal Herriko gazteek ez dituzte bertako animalia eta landare espezieak ezagutzen. Hori izan da EHUk eta Aranzadik elkarlanean egin duten ikerketaren ondorioetako bat. Ikerketa taldeko kidea da Joserra Diez (Bilbo, 1970), Biologian doktorea eta EHUko Hezkuntza Fakultateko irakaslea, eta azterlanaren gakoak azaldu dizkio BERRIAri. Zer garrantzi dauka biodibertsitatearen ezagutzak?

17

Zubietako erraustegitik kutsadura ateratzen ari da Arkaitzerreka errekara

Erabiltzailearen aurpegia
2022-07-13 : 18:18

Asteazken goizean erraustegitik pasatzen den Arkaitzerreka erreka kutsatuta dago. Oraingoan ura ez doa garbi eta oxido kolorea dauka. Hondakinak erretzeko azpiegituraren azpitik errekara doan hoditik aparra ateratzen ari da asteazken eguerdian, azpiko bideoan ikus daitekeenez. Azpiko argazkia goizean goiz hartutako ur lagina da. Azpiko bideoetan ikus daiteke nola doan erreka zikina.

‹‹ Hurrengoak Aurrekoak ››