SAREk bosgarren bizikleta itzulia antolatu du aurte, "Etxera bidea gertu!" lelopean. Ondoz ondoko hiru egunekoa izango da itzulia berriro ere, azken bi urteetan pandemiaren ondorioz ezin egin ostean. Uztailaren 22an hasiko da Etxarrin (Nafarroa) eta Durangoraino (Bizkaia) joango da, Arabatik pasatuta. Agurainen izango da 11:30etan eta Gasteizko Foruen Plazan 13:30etatik 15:00ak arte.
Estatu Batuetako Minbiziaren Institutu Nazionalaren programa aurreklinikorako hautatu dute Signaling Lab ikertaldeak garatutako formulazioa UPV/EHUko Medikuntza eta Erizaintza Fakultateko irakasle Iker Badiolak zuzentzen duen Universidad del País Vasco/Euskal Herriko Unibertsitateko Signaling Lab taldeko minbiziaren dibisioak, Santiago de Compostelako Unibertsitateko Alejandro Sánchez irakaslearen ikertaldearekin lankidetzan, nanopartikula bat garatu du, zeinak % 80ko eraginkortasuna erakutsi baitu metastasi hepatikoa txikitzeko saguekin egindako probetan.
Fermin Muguruzak Donostiako belodromoan egingo den emanaldi berezi batean aurkeztuko du 'Black is Beltza II: Ainhoa' bere azkeneko filma, irailaren 23an. Lehen parteak Zinemira saila itxi zuen 2018an eta aurrekoa bezala, animaziozko filma da berria. Lehenengo parteko Manex protagonistaren alaba du pertsonaia nagusia: Ainhoa.
Zigorra bururaino agortuta, aske da Iñigo Gutierrez Carrillo algortarra, Izadi umearen aita. Oso ezaguna da bere kasua, haurra gurasoengandik banatua izan behar zenean bere aldeko kanpaina luzea egin baitzen, batez ere bere herrian eta Burlatan (bertakoa da ama, Maria Lizarraga, hau ere euskal presoa).
Aurtengo udan egin daitekeen museo-bisita interesgarrienetako bat Euskal Herrian, gure museo ezagunenekoa: Bilboko Guggengeheimen dagoen Motion automobilgintza erakusketa ikusgarria irailaren 18a arte dago irekita. Artea maite dutenentzat, eta beste askorentzako aproposa.
Tolosaldean atzerriko jatorriko merkatari eta ekintzaileen artean Barrutzen proiektua bultzatzen ari dira udaberritik Asmoz Fundazioa eta Topagunea. Helburua da Tolosaldeko euskararen normalizazioan etorkinak integratzea, sektore sozio-ekonomikoan eraginez. Negozio propioetan bazkide edo jabe diren ekintzaileekin lan egitea dute helburu, eta lau protagonistarekin bideoak egin dituzte.
Elbarritasun handiak dituzte biek, oso agerikoak; horiekin «izututako» begiradak usuegi ikusi dituzte Juncal Cepedak eta Telmo Iruretak. Gaiaz ozen aritzeko adorea dute biek, umorea ere bai bidelagun, eta inklusioaren herrenez jardun dute, soilik konplizeen artean ari daitekeen eran. Argazkiak: Andoni Canellada
" Amaiera bikaina | Lekua topatuz munduan " Eztabaida interesgarria izan genuen Azpeitiko liburutegiak antolatzen duen literatur solasaldien uda aurreko saioan. Hala bideratua ez bazegoen ere, irakurritako liburuak eman zigun parada: Gezurra berdaderoa, Bertol Arrieta Kortajarena Zarauzko idazlearenak.
Zizur Nagusiko Udalak euskara puntuatu beharko du. Gai honetan, orain arteko ebazpenen ildoa aldatu du Nafarroako Administrazio Auzitegiak, zorionez. Behingoz arauek diotena aplikatu du. Aurretik, horrelako auzietan iritzietan oinarrituta eman baititu ebazpenak: balorazio gehiegizkoa, proportziorik gabea, justifikatu gabea…
Natura argazkigintzan urtero irudi ikusgarriak ematen dituen lehiaketa bat Audubon Awards delakoa da. AEBetako erakunde ornitologikoa da Audubon delakoa, John James Audubon ornitologoaren izena duena, baina bere lehiaketak irismen lokala badu ere, irudien bilduma ikustekoa da.