Covid-19aren pandemia amaituta eta uda helduta, bueltan dira instituzioek asko maite dituzten makroekitaldiak, eta honekin batera bertan lan egiten duten langileen prekarietatea. Azken egunetan dozenaka lagunek salatu dute sare sozialen bitartez Metallica eta Fitoren kontzertuetan eta BBK Liven lan egin zutela eta oraindik ez dutela beren soldata jaso.
Espainiako gizonezkoen futbol liga nagusiko partidak euskarazko lokuzioarekin jarraitu ahal izango dira Athletic, Erreala eta Osasunaren kasuan, ordainpeko DAZN streaming zerbitzua kontratatuz gero.
Iruñean jaio zen Iriarte, 1978an. Kazetaritzako lizentzia lortu zen EHU Euskal Herriko Unibertsitatean, 2000. urtean, eta Itzulpengintza Masterra egin zuen gero unibertsitate berean, baita Literatur Itzulpengintzako Graduondokoa ere, Bartzelonako Pompeu Fabra Unibertsitatean. Bi urtez kazetari aritu ostean, itzulpengintzari ekin zion, zenbait enpresa eta erakundetarako lanean, lehenik, eta Iruñeko Udaleko Itzulpen Zerbitzuan, gerora.
Iheslariak izan ziren haiek ere, eta transmisio lana egin dute Bestaldean. Euskal iheslari politikoen bizipenak liburuarekin (Txalaparta, 2022). Jaione Dorai Oskotzek (Berriozar, Nafarroa, 1985) eta Ernesto Prat Urzainkik (Berriozar, 1978) 30 iheslari eta iheslari ohi elkarrizketatu dituzte, eta narrazioak eta poesiak tartekatu haien hitzei, iheslari gehienen "bidea" markatu duten "bidegurutzeek" harilkatuta.
DA! sormen beka deitzen du azken urteotan Durangoko Azokak. Aurtengo deialdirako (5. edizioa da) gaia arte eszenikoak dira: antzerkia, dantza, zirkua, performacea... Proposamenak irailaren 21era arte aurkez daitezke, da eta behin aurkezturiko pieza guztiak aztertuta, Durangoko Azokaren aurtengo edizioan ezagutzera emango dute irabazlearen izena.
Udako topaketak egiten ari da Herribiltza ekimena Behorlegin abuztuaren 8tik 14ra, eta horren baitan partaideek ekintza egin dute astearte honetan. 1997tik Ipar Euskal Herrian euskararen erabilera txikitzen jarraitzen duela salatzearekin batera, seinaleztapenaren bitartez hizkuntzaren presentzia handitzeko ekintza egin dute, Donibane Garaziko sarreran dauden seinaleetan euskarazko bertsioa lehenetsiz frantsesarenaren aurretik.
Albiste izaten ari da aurtengo udan eguraldia Europan zehar. Beroaldi itzelak, eta lehorte jarraitu eta kezkagarri bat. Suitzan, artista batek, ura galdu duen ibai batean instalazio edo eskultura artistikoa egiten ari da lokatzaz eta buztinez: uraren maila itzultzen denean, suntsituko da, eta hori da koxka, arte iragankorra izan dadila, eta lehenbailehen iragankorra, sikutea nolabait igaro delako seinale izan baitaiteke artelana urak eramatea.
Irailaren 2a arte dago zabalik Martin Ugalde beka deialdia, Martin Ugalde Kultur Parkeak antolatua. Hauxe izango da aurkezteko proiektuentzako gaia: “Martin Ugalde Orradreren ekarpena Euskal Herriari eta euskal kulturari, berak landutako eremuetako edozein kontuan hartuta”.