Aspaldi da elkarren berri zutela -"Amagoia Iban ateratzen zait oraindik", Muñozek-, eta mahai baten bueltan baina bi aldetan elkartu ditu bideak orain: Eusko Jaurlaritzako Kultura sailburuorde aritu da azken urteetan Jokin Muñoz -aholkulari ari da egun-, eta Lanartea Euskararen Langile Profesionalen Elkartearen koordinazioan dabil Amagoia Gurrutxaga.
Euskararen normalizazioa ardatz duten 'Euskara ala Ezkara' hitzaldi zikloak urtero egiten dituzte Elgoibarren, Elgoibarko Izarra euskara elkarteak eta Topaguneak antolatuta. Aurtengoan kirolarekin lotuko dute kezka soziolunguistikoa: Elgoibar, kirola eta euskara. Hiru elementu horiek izango dira aurtengo jardunaldiko elementu edo osagaiak.
Gaixotasun larri baten ondorioz larunbat honetan goizean hil da Mikel Atxega Malkorra iheslari ohia. Iheslari Politikoen Kolektiboak abiatutako ekimenaren barruan etxera itzulia zen jada baina bizitokia Ipar Euskal Herrian mantenduz, eta bertan zendu da.
Pandemiaren bi urteko krisiak ekonomian eragindako kalteak zuzentzeko edo, Europako Batasunak “Suspertze eta Erresilientzia Mekanismoak" (SEM) deituriko funts publiko batzuk askatu eta banatu zituen. EAEko esparruan, Next Generation Euskadi izeneko plangintza batera bideratu dira funtsak. Joan den astean, Eusko Jaurlaritzak Next EB Gen webgunea aurkeztu zuen, Europako SEM funtsen deialdietara, lizitazioetara eta laguntzetara sartzeko.
Euskaltzaindiaren Hiztegia k hau dio: eta gero (Aditzaren partizipio burutuaren eskuinean). Aipatzen dena gertatu edo egin ondoan. Hura egin eta gero. Etxea berritu eta gero. Marinelek-eta kanta zitzaten, buruz ikasi eta gero. ondoren 1 [...] 4 postpos. (Denborazko testuinguruan; dagokion izen sintagmak -en atzizkia hartzen du, baina bizigabe bati badagokio eta determinatzailerik ez badu, atzizkia eta mugatzailea gal ditzake).
1932an dantzatu zuten lehendabiziko aldiz EAJ-PNVren batzokiaren inaugurazioaren karira. Urte horietan Ramón Olazaran egon zen apez Leitzan (Hilario Olazaranen anaia). Olazaran nazionalista zen eta litekeena da ezpata dantzaren soinua berak irakastea eta Patxi Ripa iruindarrak dantzak. Leitzan egiten den ezpata dantzak Euzko Gaztedik bere garaian zabaldu zuen Durangaldeko ezpata dantza du oinarri.
Segregazioa eta euskara.Horiek dira hezkuntza sistemaren inguruko bi kezka nagusiak. Biak uztartuta egin du tesia Beñat Garaio Mendizabalek (Gasteiz, 1990). Euskara eleaniztasunean irakasten duten eskolak aztergai. D ereduko bi eskolaren indarguneak identifikatzen lana aurkezteko bezperan batu da BERRIArekin.
Baztango mutil-dantzak eta zortzikoa grabatu zituen Manuel Intxaustik Arizkunen 1923ko abuztuaren 19an. Hasierako irudietan (0:29) herriko bazterrak ageri dira, Dorrea dela adierazten du izenburuak eta plazan hainbat herritar ageri dira. Jarraian (0:42), musikariak agertzen zaizkigu: Antonio Elizalde da txistua eta danbolinarekin ageri dena. Atabalaria nor den ezin dugu ziurtatu nor den.
Lodosan (Nafarroa), kaleen izenak ele bitan jarri dituzte berriki. Herria eremu ez-euskaldunean dagoenez, ez dituzte kaleen izenak derrigorrez bi hizkuntzetan jarri behar. Hala ere, Lodosa Bizirik elkarteko kideek, Sartagudako ereduari jarraikiz -iazko maiatzean jarri zituzten kaleen izenak ele bitan-, proiektu bat aurkeztu zuten udalean, eta, uztailaren 7an, udalbatzak onetsi egin zuen.
Covid-19aren pandemia amaituta eta uda helduta, bueltan dira instituzioek asko maite dituzten makroekitaldiak, eta honekin batera bertan lan egiten duten langileen prekarietatea. Azken egunetan dozenaka lagunek salatu dute sare sozialen bitartez Metallica eta Fitoren kontzertuetan eta BBK Liven lan egin zutela eta oraindik ez dutela beren soldata jaso.