Teknologia albisteak

Lokatz Loreak: hiru bertsolari gazte eta beren Friki-saioak

Lokatz Loreak
2022-08-09 : 03:00

Lokatz Loreak sormen taldea emakumezko hiru bertsolari gaztek sortu dute: Araitz Katarain, Janire Arrizabalaga eta Izaro Bilbao. Bertsolaritzaren bidez elkar ezagutu zuten, eta zerbait egin nahiak elkartu ditu hiru lagunak. Lehenbiziko ekimena Friki Saioak izeneko saio zirkuitoa dute, eta gaur abuztuak 12 antolatu dute lehen saioa, Harry Potter gai hartuta, Zornotzako gaztetxean. Gainerakoak, hurrengo asteetan, irudi honetan:

Bideoan beren azalpentxoa ere ematen dute, zer egin nahi duten, nola hasi diren.

Erantzun

Twitter ikonoa  Facebook ikonoa  Sartu