Teknologia albisteak
21

Festetan izandako "eraso faxistak" gaitzetsi dituzte Leitzan

Erabiltzailearen aurpegia
2022-08-19 : 10:56

'Faxismoari stop' zioen pankarta baten atzean elkartuta egin dute elkarretaratzea, ostegun honetan, Leitzako bizilagunek, amaitu berri diren herriko festetan jazo diren erasoak salatu asmoz. Txozna Batzordetik azaldu dutenez, abuztuaren 9ko gauean, jaiak hastear zeudela, beheko txoznari egin zioten eraso, bertan pintura gorria botaz eta "muerte a los terroristas" idatziz.

Publizitatea

Euskaldunek proportzio handiagoan erabiltzen dituzte streaming plataformak

Sustatu
2022-08-19 : 10:54

Erdaldun elebakarrekin alderatuta, euskaldunek proportzio handiagoan erabiltzen dituzte streaming plataformak. Behategiak aztertu zuen berriki eta datuak interesgarriak dira oso. Populazio osoaren erdia baino gehiago harpidedun da jada zerbitzu hauetara Euskal Herrian (pertsonalki, edo familiaren bitartez, edo harpidetza partekatuarekin).

 

4

Euskal Herriko jaiotza tasa, herriz herri

Erabiltzailearen aurpegia
2022-08-19 : 10:38

Mila biztanleko kalkulatzen da jaiotza tasa: herri bakoitzeko biztanleak mila balira jaiotzak zenbat liratekeen neurtuta. Herrien artean konparaketak egiteko balio du tasak. Euskal Herriko jaiotza tasa mila biztanleko 7koa zen 2020an, 1960ko hamarkadatik baxuena. 2008tik hiru puntu jaitsi da jaiotza tasa, orduan 10,2koa baitzen.

15

Joka dezakeguna baino gehiago

Erabiltzailearen aurpegia
2022-08-18 : 11:56

Antzinako Eskola, Atopia eta Adur etorri zirenean erdi txantxetan erdi serio esaten hasi ginen martxa horretan laster joka genezakeena baino material gehiago izango genuela euskarazko rol jokoetan. Garaien azelerazio orokorrari beti obediente, urte gutxiren buruan bidegurutze zehatz horretara iritsi garela dirudi.

50

Feminismoa

Erabiltzailearen aurpegia
2022-08-18 : 10:32

Holobionteez hitz egiten hasi dira, kafeak eta infusioak prestatu bitartean; hala deitzen diete zientzialariek hainbat espeziez osatutako izaki bizidunei. Nahiko kontzeptu berria da, multiespeziearen ideiarekin lotua, eta, zientzia fikziozkoa dirudien arren, beste errealitate batzuk irudikatzen laguntzen dio Jule Goikoetxeari, eta utopia feminista definitzen: "Gizonen eta emakumeen desagerpena hain da iraultzailea, ezen zaila baita ulertzea bera; agian mendeak beharko ditugu.

Elia itzultzailea: ordenagailuko gainerako programekin erabiltzeko modua

Sustatu
2022-08-18 : 09:20

Elhuyarren itzultzaile automatikoak, Eliak, berrikuntzak dakartza uda honetan egindako eguneraketan, itzulpenak azkarrago eta errazago egin ahal izateko: Norberak bere ordenagailuko mahaigainean instalatzeko aplikazioa garatu dute batetik; eta hitz solteetarako egokitu itzultzailea ere bai.

8

Euskara

Erabiltzailearen aurpegia
2022-08-17 : 16:55

Nola bete esanahiz Euskal Herri euskalduna XXI. mendean, aldarrikapen hutsetik harago? Zer etorkizun utopikorekin lotu, eta nola deslotu etorkizun hori fantasiatik, eguneroko praktikak bide horretan jarri ahal izateko? Ariketa hori egiteak euskararen aldeko borrokaren genealogia egitera behartzen du, eta behartzen du, halaber, borroka hori egungo beste hainbatekin batera ikustera.

12

Beste aldetik: arras modernizatu gabeko espiritu obabarra lagun!

Erabiltzailearen aurpegia
2022-08-17 : 15:16

Desde el otro lado Bernardo Atxaga Alfaguara Sar hitza Desde el otro lado izena du Bernardo Atxagaren narrazio liburu honek. Egia erran, orainokoan ez diot izenburuari tankerarik eman/hartu. Baliteke egilea, hor nonbaiteko aldetik idazten aritu izana. Edonola den ere, ziur erran dezaket, ni iruzkin/kritika hau Beste aldetik! ari naizela idazten.

14

"Mendian arriskua kudea dezakezu, baina ezin duzu desagerrarazi"

Erabiltzailearen aurpegia
2022-08-17 : 13:49

Mendi gidaria da, eta gidarigaien irakaslea. 30 urte daramatza Huarazen, Peruko Mendikate Zurian, eta ezagun du. 'Pucha', 'cachuelo', 'chibolo'... Ande-kontrako gaztelaniaren hitzak darabiltza, eta hango airea ere badu haren jardunak: 'empesar', ahoskatzen du, 'haser'... "Euskalperutarra" dela dio; herrialdeko mendigoizalerik onena dela esan izan dute hangoek.

Kronotrenak, tren ibilbideen irismen mapa interesgarrian

Sustatu
2022-08-17 : 12:21

Benjamin TD izeneko garatzaile batek Chronotrains izeneko sareko mapa aplikazioa lortu du. Kronotrenak, alegia. Europako trenbide lerro jakin batzuetan, ordutegien datu irekiak gehituta, toki jakin batetik 5 ordutan dagoen irismen geografikoa markatzen du

26

Fernando Rey

Erabiltzailearen aurpegia
2022-08-17 : 12:06

Urteak dira langile ikusezinez osaturiko armada bat lanean aritzen dela irakurleen plazer hutserako. Itzultzaileek "oharkabean pasatzea eta itzalean gelditzea bilatzen dute". Horixe dio Fernando Reyk (Iruñea, 1961), bere ibilbide osoan 70 lan inguru itzulita dauzkala.

‹‹ Hurrengoak Aurrekoak ››