Elhuyarren itzultzaile automatikoak, Eliak, berrikuntzak dakartza uda honetan egindako eguneraketan, itzulpenak azkarrago eta errazago egin ahal izateko: Norberak bere ordenagailuko mahaigainean instalatzeko aplikazioa garatu dute batetik; eta hitz solteetarako egokitu itzultzailea ere bai.
Funtzionalitate berri honi esker, norberaren ordenagailuko mahaigainean instalatu daiteke Eliaren aplikazioa Linux eta Windows inguruneetan. Hemen egin deskarga.
Instalatuz gero, webgunera joan barik, zuzenean erabili daiteke edozein programatatik. Behin aplikazioa ordenagailura deskargatuta, nahikoa dira hiru urrats edozein programatan testu bat itzultzeko:
Bestetik, ikusirik erabiltzaile askok hiztegi-konsultak egiteko erabilten dutela Elia itzultzaile automatikoa, Elhuyarren hiztegia txertatu da Eliaren webgunean, emaitza fidagarriagoak erakusteko. Horrela, hitz bakarreko edo biko jatorrizko testuen kasuan, Eliak Elhuyar-en hiztegiko emaitza bistaratzen du itzulpen automatikoaren prozesua egin beharrean.
Elhuyar-en itzultzaile automatikoak sei hizkuntzaren arteko itzulpenak egiten ditu: euskera, gaztelania, frantsesa, ingelesa, katalana eta galegoa. Eta gailu mugikorretako aplikazioarekin gainera (hemen iOS eta Android bertsioak), irudietako testuak ere itzul daitezke. Guk geuk ateratako argazkietako testuekin dabil horrela. Aurreko berrikuntza batean gehitu zuten aukera interesgarri bat halaber izan zen erabiltzaile erregistratuek glosarioak gehitu eta erabiltzekoa, esparru jakin bateko terminologia jada erabakia erabili nahi izanez gero itzulpenetan.
Erantzun
Sartu