Mila biztanleko kalkulatzen da jaiotza tasa: herri bakoitzeko biztanleak mila balira jaiotzak zenbat liratekeen neurtuta. Herrien artean konparaketak egiteko balio du tasak. Euskal Herriko jaiotza tasa mila biztanleko 7koa zen 2020an, 1960ko hamarkadatik baxuena. 2008tik hiru puntu jaitsi da jaiotza tasa, orduan 10,2koa baitzen.
Euskal Herriko jaiotza tasa, herriz herri berria.eus/albisteak/2172… @berria
Euskal Herriko jaiotze-tasaren gaineko mapa izugarria egin du @berria -k. berria.eus/albisteak/2172… Adi, Okondo eta Kuartangon... (Geografia ikasteko ere balio du).
INEren azken datuek berretsi dute gero eta ume gutxiago jaiotzen direla Hego Euskal Herrian. Aldagaiaren gaineko datuak argigarriago egiteko, 2014ko eta 2020ko jaiotza tasak alderatu ditu BERRIAk, eta mapa interaktibo batean bildu. Ikusi, hemen: berria.eus/albisteak/2172…
Euskal Herriko jaiotza tasa, herriz herri. Arazo baten irudi esanguratsua: 2014/2020 aldea. @berria #datukazetaritza berria.eus/albisteak/2172… pic.twitter.com/gIX4WAh77p
Erantzun
Sartu