Teknologia albisteak

Kronotrenak, tren ibilbideen irismen mapa interesgarrian

Erabiltzailearen aurpegia
Sustatu
2022-08-17 : 12:21

Benjamin TD izeneko garatzaile batek Chronotrains izeneko sareko mapa aplikazioa lortu du. Kronotrenak, alegia. Europako trenbide lerro jakin batzuetan, ordutegien datu irekiak gehituta, toki jakin batetik 5 ordutan dagoen irismen geografikoa markatzen du

Itsasi dugun irudian Gasteiztik dagoen irismena, bero-mapa batem gisara, koloreek ordubetetik bost ordura bitartean dituzun tokiak (irteera orduaren arabera).

Maparekin jokatzen baduzue ikusiko duzue Euskal Herritik irismenak ez direla oro har oso zabalak konparatuz gero Europako gehienarekin. Konparazioan, Poloniako toki gehiagotara iristen ahal zara Bydgoszcz hiritik abiatuta, mapa honek erakusten duen bezala.

Oro har, Espainiako eta Frantziako tren sareak hiburuetan oso fokalizatuta daude. Paristik edo Madrildik irteten diren erradioek irismen handia dute.

Euskal Herriari dagokionez, adi hemen beheko mapari: bakarrik beltzez dauden hirietatik egin ahal dira kalkuluak. Euskotren zerbitzua duten hiri batzuek, hala nola Eibarrek, ez dute Kronotrenetarako daturik.

Izango da ez dutelako Euskotrenen ordutegien datu irekirik?

Euskotrenek ordutegiak jakinarazteko duen sistema letra txiki-txikiko orri handi batzuk izan ohi dira geltokietan, aspalditik famatua den PDF bertsio batean jaitsi dezakezuna webgunetik (izatez, ordutegi bilaketa nahiko kaotikoa du webguneak, eta PDF horiek dira alternatiba praktikoena, guztiarekin).

Kronotrenak probatzeko: https://www.chronotrains.com/ 

Erantzun

Sartu