Teknologia albisteak

Publizitatea

Adi mec de la rue guztiok, plugin bat sortu da Netflixerako

Sustatu
2022-11-17 : 15:15

Twitch-en eta Segura Irratian egiten dugun zuzenekoan, entzun dugu batetik BTN txapelketan Aitor Bizkarrak utzitako bertso entzutesua, eta esplikatu dugu Mec de la rue eta Flow 2000 terminoek (hark erabiliak) zer esan nahi duten. Bestetik, Netflixeko filmei euskarazko azpidatziak gehitzeko plugina nola erabiltzen den esplikatu dugu.

Gehiago garenean

2022-11-17 : 15:00

Pantailaldiaren ondoren, pantailak erabiltzen jarraitzeko: euskarazko eduki sortzaileak zerrenda

Sustatu
2022-11-17 : 09:52

Joan den astean hasi zen Pantailaldia, eta bihar du amaiera (non Euskaraldiak hartuko duen erreleboa nolabait). Egun hauetan #pantailaldia traola errepasatuta ikus daitekeen bezala baliabide askoren zabalkunderako behintzat balio izan du. Ondoren ere pantailak euskaraz erabiltzeko eskubidea izango dugunez, interesgarria bereziki eskura gehien ditugun pantailentzat eta bereziki gazteentzat, Iruñe Astiz eta Andrea Gonzalez poli-pantailistikoek osatutako baliabide zerrenda, espreski sareen erabiltzaile gazteentzat egina:  ‘Gazteendako euskarazko eduki sortzaileak’ zerrenda.

CodeSyntax software libreko Librecon biltzarrean

CodeSyntax
2022-11-17 : 08:29

Beste behin, eta dagoeneko 10. edizioa da, Librecon konferentziak erakutsi du ezinbesteko eta erreferentziazko ekitaldia dela sektore teknologikoan. Libreconek 1.200 pertsona baino gehiago bildu ditu bi egunetan Bilboko Euskaldunan antolatutako jardunaldietan, eta bertan egon da berriro CodeSyntax (Sustatu egiten duen enpresa), babesle gisa, eta parte hartzen ere (besteak beste Egunean Behin partida-demo zuzeneko batekin).

13

Eskuak

Erabiltzailearen aurpegia
2022-11-16 : 23:55

Hara nola gauden pozaren beharrean, geure izatea esplikatzeko beharrean, geure burua justifikatzeko beharrean, ezen historikoki izan garela erakusten duen esku batek txoratzen jarri baikaitu. Aurkikuntza zinez garrantzitsua egin du Aranzadik Irulegin, egia da hori. Begira dezagun hura aurkezteko parafernaliara, ordea: gaztelania nagusi. Hori gutxi balitz bezala, Nafarroako Foru Erkidegoko lehendakariaren diskurtsoan apenas egin zaion erreferentziarik euskarari.

14

Irulegiko trolak

Erabiltzailearen aurpegia
2022-11-16 : 21:36

Azalak kabitu ezinik nago, Irulegiko eskuak ekarri digun pozaz eta jakin-min berriez gainezka. Garai hartako idazkera eta hizkuntzetan adituak hagitz garbiak izan dira: eskuko idazkuneko hizkuntza hori ez da zeltiberiera, ez da hizkuntza indoeuropar bat: berehala egiaztatzen da hori. Ez dirudi iberiera denik. Baditu berezitasun batzuk, baskoien txanponetan aurkitutakoekin bat datozenak, besteak beste.

27

Euskararen erabilera atzeraka ari da, nabarmen, udalerri euskaldunetan

Erabiltzailearen aurpegia
2022-11-16 : 14:54

Geroz eta gehiago dira udalerri euskaldun izendatuak; hots, euskararen ezagutzan %70eko langa gainditzen dutenak. Ezagutzari huts-hutsean begiratuta, agerikoa da eremu erdaldunetan asko hedatu dela. Geroz eta biztanle gutxiago biltzen ditu, ordea, eremu euskaldunenak.

#Txiotesia6 lehiaketa eta Ikergazte 2023 aurkeztu ditu UEUk

2022-11-17 : 12:36

50. urteurrenaren markoan eta Euskaraldiaren baitan UEUk #Txiotesia6 lehiaketa eta IKERGAZTE 2023 kongresuaren artikuluen deialdia aurkeztu ditu, ikertzaile belaunaldi berrientzat plaza izateko helburuarekin.

16

Hiparkoren mapa astronomikoa azaleratu da

Erabiltzailearen aurpegia
2022-11-16 : 12:13

Juanma Gallego Antzinako eskuizkribu bat irudi multiespektralaren bidez arakatuz, ikertzaile talde batek Hiparkorena bide den izar mapa astronomiko baten pasartea aurkitu du. Zorionekoak zenbaitetan irakasle batzuek jartzen dituzten atazak. Orain ezagutzera eman denez, une berezi horietako bat duela hamarkada bat gertatu zen: 2012an Cambridgeko Unibertsitateko Peter Williams Bibliaren ikertzaileak ikasleei udan eskuizkribu bat arakatzeko eskatu zien: Codex Climaci Rescriptus izeneko testu erlijiosoa zen.

‹‹ Hurrengoak Aurrekoak ››