Euskaraldiarekin batera, Goierri aldean Gipuzkoan beste ekimen batean ari dira egun hauetan: Hikaldia. Aittu euskara elkarteak antolatzen du, bikoketa aritzeko lehiaketa bezala. Hitanoz egiteko ariketa batzuk proposatu dira, eta audio bidez grabatu behar dituzte bikoteek.
Jaun-andreok, Qatarrek antolatuko du 2022ko Munduko Kopa". Joseph Blatterrek esan zituen hitz horiek, 2010eko abenduaren 2an. FIFAko orduko presidentearen adierazpenek harrabotsa sortu zuten, baina ez emirerriko futbol tradizio eskasarengatik. Kritikek zerikusia izan zuten lehiaketa jokatzeko garaiarekin -azarotik abendura bitartean egingo da- eta jokalariengan beroak izango duen eraginarekin.
Euskaltzaindiak Euskararen Gogoetagunea aurkeztu du, Jon Sarasua irakasleak koordinatzen duen think-tank bat, euskararen etorkizun-ikuspegia landu eta arnas luzeko estrategiak eta adostasunak marrazteko asmoz. Momentuz bi ponentzia idatzi dituzte, baina ez dira publiko egin, beste dozena bat ponentzia osatu ondoren, "kontraste-taldean aztertu, hobetu eta onartuko dira, eta ondoren plazaratu egingo ditugu, eztabaida publikorako baliagarri izan daitezen”.
Pozez gainezka egoteko arrazoia izan genezake euskaldunok egunotan, oso bereziki gure lana eta gogoa euskararen historia ikertzera bideraturik daukagunok. Arrazoi hori, alabaina, lehenengo ixtantetik zapuztu digute. Sinesgaitza da beste behin ere, aurreko akats larrietatik ezertxo ere ikasi ez bagenu bezala, eztabaida antzu eta gaiztoen putzuan sartu izana.
Euskaraldiaren hirugarren aldia abiatu da gaur, eta, egun seinalatuarekin batera, Euskaltzaindiak Euskararen Gogoetagunea aurkeztu du jendaurrean. Jagon sailaren barruan kokatzen da egitasmoa, eta proiektu berriaren gogo-nahiak ondo azaldu ditu Jon Sarasua irakasle, ikertzaile eta Gogoetagunea-ren koordinatzaileak: "XXI. mendeak galdegai berriak ekarri dizkio euskararen bideari, eta une honetan norabide-krisi baten zantzuak bizi ditu.
Elon Musk-en kudeaketa desastrosoarekin, zurrumurruak daude ea Twitterrek asko iraungo duen. Zaila da jakitea "bulego itxierak" edo "ingeniarien ihesak" zein puntura arte diren larriak, aplikazioaren funtzionamendua geldiarazteraino iritsi ote daitezkeen... baina kezka hor dago. Jarduera bertsuan aritzeko alternatiba bat Mastodon dela zabaldu da batetik, eta Mastodon erabiltzeko oinarrizko tutoriala argitaratu genuen horretaz. Baina bada beste aukera bat ere, balio praktikorik ez dakigu ote duen, baina hortxe omen dago: Twitterrera igo duzun edukia deskargatzen ahal duzu. Eskaera egin dugu Sustatutik gaur goizean, eta 24 ordu barru egongo omen da jasotzeko zip hori. Ikusiko dugu. Bitartean, hemen instrukzioak nola egin daitekeen hori.
Wikipedia, Entziklopedia askea Irulegiko eskua brontzezko objektu arkeologiko bat da. Esku baten forma du eta 2.000 urte baino gehiago ditu. Nafarroako gune arkeologiko batean aurkitu zen 2021. urtean, Irulegi mendian, arkeologoak ikertzen ari ziren Burdin Aroko herrixka batean.
Irundik pasatako emakume migranteen argazki sorta ikusgai dago CBAn, '...eta bidean Irun. Begirada bat emakumezko migranteei'. Garaialde horri eta sareko jardunari buruz aritu da. Fotokazetaria bazara, baita Irungo Harrera Sareko kide ere. Zer izan zen lehenago, sarera hurbiltzea ala kamera? Kamera. Argazkilari bezala gerturatu nintzen, kuriositatez, hemen [San Juan plazan] agertzen hasi zirenean.
S orioneku eguna 2022ko azaroaren 14a. Soritxarreku eguna 2008ko azaroaren 19a, aditu batzorde batek faltsuak zirela dekretatu zuena. Hamalau urteko tartea. Sorioneku eguna 2006ko ekainaren 15a: "Eta gure helburu nagusia zen gaur, hain zuzen, komunitate zientifiko horri ziurtatzea egia dela, ez dela iruzurra, latinezko alfabetoan idatzitako kondairak agertu direla [Iruña-Veleian], zeramikazko material gainean nagusiki, nahiz eta beira eta hezurrak ere badauden, antzinako euska-razko kondairekin" (Radio Euskadiko grabazioaren itzulpena).
Lehengoan Netflixerako azpitituluen plugin euskarazkoa probatu genuen bitartean, deskubritu genuen Netflix-eko web interfazean euskarazko edukiei buruzko informazio funtsezkoa desagertu dela. Behintzat web bidezko interfazean, eta lastima de ze zaildu egiten du euskarazko edukien aurkikuntza.