Teknologia albisteak

Netflixeko filmei euskarazko azpidatziak gehitzeko plugina

Erabiltzailearen aurpegia
Sustatu
2022-11-16 : 11:54

ZerNonIkusi ekimenak Katalunian garatutako plugin baten euskarazko bertsioa kaleratu du Netflixen berez euskarazko azpidatzirik ez dauzkaten filmetan, kasu batzuetan azpidatziak gehitu ahal izateko. Netflix kontu ordaindua eduki behar da erabiltzeko, eta ordenagailuko ikuskatzerako balio du, Chrome edo Firefox nabigatzaileen bitartez,

Plugin edo gehigarri luzapen gisa gehitu daiteke nabigatzaile hauetarako: 

Erabiltzeko, INPORTANTEA: ez sartu Netflixera eta han filma bilatu, baizik eta plugina bera ireki, eta irekitzen den menu luzapen bat daukala ikusiko duzu; honakoa:

 

Zerrenda horretatik klikatu behar duzu aukeran dauden filmak, eta horrela abiatuko zaizu film hori euskaraz. Goragoko irudiko adibidea, Baby Driver filmekoa da. Pelikula hori ez dago Netflixen berezko katalogoan euskarazko azpidatziekin, baina pluginak Eusko Jaurlaritzaren Open Data Euskadi webgunean dauden azpidatziak integratzen ditu ikusteko esperientzia.

Ze film dauden eskuragarri oraingoz aukera honekin? Dozenatxo batzuk, hemen daude zerrendatuta.

 

Erantzun

Sartu