10.000 lagundik gora bildu ginen Bilbon "Hezkuntza publikoaren alde. Hezkuntza lege honi ez!" lelopean Euskal Eskola Publikoaz harro! topaguneak deitutako manifestazioan. EAEko hezkuntza sistema arautuko duen lege berri bat egiteko prozesua martxan dagoen honetan, eskola publikoa ardatz izango duen hezkuntza-sistema propioa aldarrikatu genuen, hezkuntza kohesionatua, berdintasunezkoa eta euskalduna bermatuko dituena.
Erantzun
Sartu