Elon Musk-en kudeaketa desastrosoarekin, zurrumurruak daude ea Twitterrek asko iraungo duen. Zaila da jakitea "bulego itxierak" edo "ingeniarien ihesak" zein puntura arte diren larriak, aplikazioaren funtzionamendua geldiarazteraino iritsi ote daitezkeen... baina kezka hor dago. Jarduera bertsuan aritzeko alternatiba bat Mastodon dela zabaldu da batetik, eta Mastodon erabiltzeko oinarrizko tutoriala argitaratu genuen horretaz. Baina bada beste aukera bat ere, balio praktikorik ez dakigu ote duen, baina hortxe omen dago: Twitterrera igo duzun edukia deskargatzen ahal duzu. Eskaera egin dugu Sustatutik gaur goizean, eta 24 ordu barru egongo omen da jasotzeko zip hori. Ikusiko dugu. Bitartean, hemen instrukzioak nola egin daitekeen hori.
Ordenagailuko nabigazio ingurunean egin dugu hau. Zure ezarpenetan sartu, hona: https://twitter.com/settings/account
Hortxe dio, euskaraz baduzu interfazea, "deskargatu zure datuei buruzko fitxategi bat." Egia esan, buruzko baino, datuak berak dira agintzen dena.
Tira, klik egin hor, eta egiaztapena eskatuko dizu. Segun nola duzun kontua sortua Twitterren, izan daiteke emandako e-postaz edo telefono zenbakiaz kode bat sartzea eskatuko dizula. Irakurri dugu hortik e-postaz ziurragoa ote den, telefonoz ez dabilela hain ondo, baina gure aproban berehalako SMS mezu bat jaso dugu.
Bete datua eta... eskatu dugu bada. Hala esan digu, Twitterrek interfazeko euskarazko mezuarekin "Zure kontuko informazioa, kontuaren historia, aplikazioak eta gailuak, kontuaren jarduera, interesak eta iragarkien datuak biltzen dituen ZIP fitxategia eska dezakezu. Datuon fitxategia deskargatzeko prest dagoenean, jakinarazpen bat jasoko duzu aplikazioan bertan". Gehiago ikasi ere jartzen zuen esteka batekin, honako ingelesezko azalpenekin.
Klikatu dugu eta erantzun digu Twitterrek: "Jaso dugu eskaera. Kontua babesteko, baliteke 24 ordu edo gehiago behar izatea datuak prest egon arte." Gaur goizean izan da hori, azaroak 19. Itzuliko gara bihar igandez ea nola doan.
Zer jasoko dugun? Hortik irakurri dugunez:
Ikusiko dugu bihar igandez, azaroak 20, ea paketea ireki eta zer dagoen. Kontatuko dizuegu.
Nik bost egun behar izan ditut nire Twitter-eko datuak eskuratzeko. Azaroaren 19an egin nuen eskaria, eta gaur, azaroaren 24a, mezu bat jaso dut bai nire epostan eta baita nire Twitter kontuan ere. Hau zioen: “Your Twitter archive is ready for you to download and view using your desktop browser. Make sure you download it before 2022(e)ko aza. 30(a) 23:59:01”.
Harrituta geratu naiz .zip artxiboaren pisuarekin: 988MB. Alegia, 2007ko irailean Twitter kontua ireki nuenetik, hor biltzen da nik Twitterren sortutako guztia.
Mila esker zuen tutorial honengatik, nik horri jarraika berreskuratu ditut-eta datuak.
24 ordu igaro dira eta gure eskaerak erantzun gabe jarraitzen du. Ez daukagu deskargatzeko fitxagirik oraingoz...