Euskaraldiarekin batera, Goierri aldean Gipuzkoan beste ekimen batean ari dira egun hauetan: Hikaldia. Aittu euskara elkarteak antolatzen du, bikoketa aritzeko lehiaketa bezala. Hitanoz egiteko ariketa batzuk proposatu dira, eta audio bidez grabatu behar dituzte bikoteek.
Hauek dira lehiaketan parte hartzeko baldintzak:
- Gipuzkoako Goierri eskualdean bizitzea.
- 2022ko EUSKARALDIAN eta HIKALDIAN izena emanda izatea.
- HIKALDIAn izena emanda dagoen beste lagun batekin bikotea osatzea.
- Bikoterik ez duenak lehiaketan parte hartzeko BIKOTE BILA ORRIAn izena eman behar du eta izena emandakoen artean bikoteak osatuko ditu Aittu! Euskara Elkarteak.
- Hika-mika leihaketan parte hartu behar duen bikoteak IZEN-EMATE ORRIA beteta izatea ezinbesteko baldintza da.
- Lehiaketan zehar proposatutako ariketa guztiak egitea.
- Egindako ariketen audio fitxategiak, bikotearen izen-abizenak jarrita, Aittu! Euskara Elkartearen telefonora (688 76 86 09) bidaltzea whatsapp bidez abenduaren 3a baino lehen
Ariketa bakoitza neurtzeko ondorengo parametroak hartuko dituzte kontuan:
- umorea
- sormena
- originaltasuna
- egokitasuna
- zuzentasuna
Bikote irabazleak bi lagunentzako Txangurro Afaria irabaziko din Beasaingo Kattalin jatetxean ondorengo menuarekin:
Erantzun
Sartu