Lehengoan Netflixerako azpitituluen plugin euskarazkoa probatu genuen bitartean, deskubritu genuen Netflix-eko web interfazean euskarazko edukiei buruzko informazio funtsezkoa desagertu dela. Behintzat web bidezko interfazean, eta lastima de ze zaildu egiten du euskarazko edukien aurkikuntza.
Zera da gertatzen dena: Bilaketa egiteko orduan, azpidatzien arabera bilatuz gero, euskara aukera gisa agertzen da: https://netflix.com/browse/subtitles
Baina audio bikoizketa edo audio originalaren araberako bilaketetan, ez dago euskara bilatzeko aukerarik:
Eta lastima da, ze eduki bikoiztu dexente hasi da agertzen, umeentzako aukerak eta... eta audio originaleko lan euskaldunak ere badaude katalogoan, hala nola Errementari eta Handia. Tira, Netflixeko katalogo-bilaketa oker horren ordez, Zer Non Ikusi bera kontsultatu dezakezue, plataforma honek dituen euskarazko eduki desberdinak deskubritzeko:
Erantzun
Sartu