Teknologia albisteak

Telefonoa euskaraz eduki, aste honetako Egunean Behin sustapen berezian aukera izateko

2022-11-28 : 09:24

Aste berezia dugu azaro-abenduko hau Egunean Behin jokoan. Iaz egin genuen esperientzia errepikatzera goaz, Hizkuntza Politikarako Sailburuordetzaren babesarekin, GozatuSareanEuskaraz.eus kanpainaren barruan, ohiko sariaz gain, zozketako sari bakarra izan beharrean zortzi izango dira, euskaratzeko moduko 8 Samsung txukun banatuko ditugu. Hori bai, astearen amaierako partidarako, igandekorako, telefonoa euskaratuta dutenen artean izango da hori. Zuk hala duzun jakiteko, begiratu zure mugikorrean, aurpegiek esango dizute nola daukazun.

Publizitatea

3

Hemengoak

Erabiltzailearen aurpegia
2022-11-27 : 22:50

Joerek mugitzen gaituzte, tendentziek, modek. Nortasunik handiena duenak ere nekez egingo die ihes; oharkabean eramaten gaituzte, ekin kontzientea eta jarraitua eskatzen du haietatik kanpo geratzeak. Tiktok sare soziala dago modan gazteen artean, eta han zenbait eratako bideoak. Esate baterako, kalean harrapatutako jendeari zuzenean galdetzea zenbat diru balio duten une horretan soinean daramatzan jantziek eta osagaiek.

13

Euskara justizian

Erabiltzailearen aurpegia
2022-11-27 : 22:42

Elena Laka Muñoz, abokatua, bizitza profesionalak Hego Euskal Herriko ia epaitegi guztietan aritzera eramandakoa, euskarak justizia administrazioan duen presentziari buruz galdetuta, honako hau diot: 1. Auzipetze Zibilaren Legeak xedatzen duenez, auzitegietako ekintza guztietan epaile, idazkari, fiskal eta langileek gaztelera erabiliko dute, eta beste hizkuntza ofizial bat dagoen lurraldeetan, abokatu eta prokuradoreek eta herritarrek eskubidea dute bertako hizkuntza ofiziala erabiltzeko.

19

Mundiala

Erabiltzailearen aurpegia
2022-11-27 : 22:19

Goizero ikusten ditut, lehen orduan, aitona eta iloba. Aitonak ikastolara laguntzen du mutikoa goizero. Askotan gelditzen gara elkarren alboan, espaloian zain, semaforoa oinezkoentzat noiz irekiko. Eta bitartean, ni adi, haien elkarrizketa entzun nahian. Izan ere, ikusten ditudan bakoitzean egiaztatu nahi izaten baitut egun horretan ere betiko gaiaz ariko diren: futbola.

58

'Erdaraldia' ari du pantailetan

Erabiltzailearen aurpegia
2022-11-27 : 11:39

Joan zen Pantailaldia. Gaztealdian protestak egin zituzten gazte euskaltzaleek -haietako bat EITBren egoitza aurrean, ETB2ko saioen afixekin-. Eta Euskaraldia bete-betean daude orain milaka euskaltzale. ETB1ek Euskaraldiari eskainitako saio bat emango du gaur, 22:00etan. ETB2n, ordea, ez da Euskaraldia inondik inora antzematen, eta Pantailaldia oharkabean joan zen.

15

Mobilizazio jendetsua egin dute Arregi askatzea exijitzeko

Erabiltzailearen aurpegia
2022-11-26 : 22:42

Otsailean ezarri zioten hirugarren gradua Joseba Arregi preso oñatiarrari, baina martitzenean, hilak 22, Martuteneko espetxera itzultzeko agindua jaso zuen. Herritar ugari batu da gaur presoaren askatasuna eskatzeko manifestazioan. Manifestazio jendetsua izan da, eta Arregi askatzeko oihuek hartu dituzte herriko kaleak. "Aste honetakoa oso kolpe gogorra izan da", esanez hasi dute hitzartzea Oñatiko Sareko kideek.

Biko-Teka 2023, Harkaitz Cano eta Aitziber Alonsoren eskutik

Sustatu
2022-11-26 : 16:38

Biko-teka delako ekimena duela urte batzuk abaitu zen: Liburu grafikoetarako ilustrazio eta narraziogintza tailerrak egitea da koxka, idazle-narratzaileak batetik eta ilustratzaile-irudigileak bestetik elkarrekin jarri eta trebatzea. Irakasle gisa, Aitziber Alonso ilustratzaileak eta Harkaitz Cano idazleak koordinatuko duten 2023ko tallerra, zeinarentzat izen-ematea irekia dagoen jada.

17

Bera izan zen

Erabiltzailearen aurpegia
2022-11-26 : 13:49

Askotariko izen propioz beteriko astea izaten ari da oraingoa esku pilotaren unibertsoan. Joseba, Jokin, Aitor, Peio, izen horiek busti dituzte aste honetako idazkien lerroburu guztiak. Baina bat falta: Mikel. Argi indartsudun fokuen pean daudenekin gertatzen den kontrara, badoazen batzuk, itzalean, ondu gabeko ardoa bezala uzteko ohitura baitago; are gehiago badoan hori aspaldi joanda balego lez jokatu duenean askok.

24

Esan gabe doa

Erabiltzailearen aurpegia
2022-11-26 : 13:03

Fetitxismo linguistiko esaten zaio balio erreferentzial edo komunikatibotik at hizkuntzak balio sinbolikoa hartzeari. Gurean badakigu horri buruz zerbait. Euskal Erdiko erakundeak tematu dira nonbait ingelesezko akronimoekin. Sistematikoki jartzen zaizkie ingelesezko deiturak sortu berriak diren txiringitoei. Aitzakia moduan darabilte nazioartean hedatzeko asmoz egindako hautua dela, gero euren jarduna bertan eta bertakoentzat egindako ekintzak direnean.

17

Euskal eskola, publikoa eta komunitarioa

Erabiltzailearen aurpegia
2022-11-26 : 12:57

Hezkuntzan zapalkuntzaren eta askapen nahiaren arteko sokatira etengabea gertatzen da, ardatz desberdinetan gertatu ere ere: klasea, arraza, sexu-generoa eta, nola ez, nazioa. Espainia eta Frantziako eliteen asmoa honakoa izan da: hezkuntza sistemaren bidez Euskal Herria asimilatu eta indarrean dagoen sistema kapitalista, heteropatriarkal eta arrazista iraunaraztea.

‹‹ Hurrengoak Aurrekoak ››