Teknologia albisteak

Publizitatea

22

Irulegiko Eskuaren garrantziaz eta zalantzaz

Erabiltzailearen aurpegia
2022-11-30 : 00:48

Ezustean harrapatu gintuen iragan astean Aranzadi elkarteko talde batek jendarteratu zuen iazko aurkikuntzak. Euforia eta harriduraren artean, denetariko erreakzioak eta kontra-erreakzioak egon dira euskaraz arduratzen garen guztiongan. Hurbileko bati esan nion hau izan litekeela "mende honetako deskubrimendurik handiena gure arloan", baina berehala zuzendu nuen neure burua esanez hau dela "inoiz egon den deskubrimendurik handiena euskal hizkuntzalariontzat".

Saretzen: EITB eta Tokikom elkarlanean kazetaritza lanean

Sustatu
2022-11-29 : 15:49

Azken hilabeteetan Saretzen proiektua lantzen egon dira EITB eta Tokikom tokiko hedabideen sarea. Akordio bat sinatu zen, eta hori lantzen jardun ondoren, gaur ikusi du argia lehen emaitzak, Hego Euskal Herriko joera demografikoen azterketa bat. EITBren webgunean dago albiste bilduma nagusia, eta txosten bat ere osatu da PDF eran. Aldi berean, Tokikom-eko agerkari bakoitzean ere isla du gaur demografiari buruzko albiste honek, tokian tokiko informazioarekin, hala nola Durangaldekoa Anboton, edo Debagoienekoa Goienan, adibide bi estekatzeagatik.

14

Durangoko Plateruena kafe antzokiak berriz irekiko ditu ateak

Erabiltzailearen aurpegia
2022-11-29 : 14:51

Eredu baten beheraldia irudikatzen zuelako izan zen albiste Durangoko Plateruena kafe antzokiaren itxiera 2020an, eta eredu berri bat proposatzen duelako da notizia berriz ere haren irekiera orain. Kudeaketa publiko eta komunitarioa izango du Plateruena berriak. Udalarena izango da, baina herritar talde batekin batera kultur mahai antolatu batek gidatuko du haren jarduna.

1

Twitch Euskaraz: Twitcheko euskarazko jardunaren berri ematen duen zerbitzu berria

Sustatu
2022-11-29 : 14:13

Ion Lizarazu programatzaile eta twitch-lariak sortu du Twitch Euskaraz webgune aplikazioa, euskaraz Twitchen dagoen edukiaren berri ematen duena, eta bereziki une jakin batean gure hizkuntzaN zuzenekorik baden abisatzen dizuna. Kanpaina egon zen (3000 Twitz) euskarazko streaming ekintzak aurkitu ahal izateko Twitch-ek gure hizkuntza kodea onar zezan, baina Twitchek edo Amazon jabeak ez dute kasurik egin. Horren ordez, garatzaile batek asmatu du modu bat eta hortxe dago.

16

Ehunka lagun batu dira erraustegiaren aurkako manifestazioan, Donostian

Erabiltzailearen aurpegia
2022-11-29 : 11:57

Zubietako erraustegia ixteko eskatu eta 'kontrol demokratiko zorrotza' aldarrikatuz manifestazioa egin dute asteburuan Donostian, 'Orain bai, gelditu! Elkarrizketa konponbidea' lelopean. Arkaitzerrekan, airean eta inguruko lurretan agertu den kutsadura medio, larritasuna da nagusi.

25

Kultur paisaiak

Erabiltzailearen aurpegia
2022-11-29 : 11:56

Dentistarenean izan zen, itxarongelan. Bost urteko iloba urduri zegoen oso, eta urduritasunak uxatzeko jolasen bat asmatu behar. Musika sintoniaren bat jarrita zegoenez, hauxe proposatu nion: "baietz neuk igarri lehenago zein hizkuntzatan ari diren". Eta baflea seinalatu nion. Arreta kantuetara desbideratu zuen ilobak, eta arindu zitzaion pittin bat urduritasuna.

Sustatuk egindako probaren kasuan, sei eguneko atzerapenarekin, baina iritsi da datu guztiak jaistek

2022-11-29 : 09:02

Sustatuk egindako probaren kasuan, sei eguneko atzerapenarekin, baina iritsi da datu guztiak jaisteko aukerak. Funtziontatzen du, baina ez 24 ordutan.

Badaezpada edo, nola eskuratu…, 2022-11-19
27

%100eko jarraipena izan du grebak Amazon Trapagaranen: 20.000 paketetik gora banatu gabe

Erabiltzailearen aurpegia
2022-11-28 : 17:51

"Langileen babesa erabatekoa izan da, urriaren 17ko lanuztean gertatu zen bezala, gaur langileen %100ek greba egin dute, aginte-lerroak bakarrik sartu dira lanean", LABek adierazi duenez. Ciber Monday da gaur, beraz, ohikoak baino salmenta gehiago izango ditu multinazionalak. Ondorioz, pakete gehiago egongo dira banatzeko, baina Amazoneko Trapagaraneko zentroko langileen grebaren ondorioz 20.000 pakete baino gehiago banatu gabe geratu dira.

19

Idurre Eskisabel izango da Euskalgintzaren Kontseiluko idazkari nagusi berria

Erabiltzailearen aurpegia
2022-11-28 : 17:50

Destakatua Euskalgintza Gaur iragarri du Euskalgintzaren Kontseiluak idazkari nagusi berria izango duela, Idurre Eskisabel Larrañaga. 12 urteko ibilbidearen ondoren, Paul Bilbao Sarria ordezkatuko du Kontseiluko ardura nagusienean. Abenduaren 6an Durangon irudikatuko da kargu hartzea, erakundearen 25. urteurreneko ekitaldian. Idurreren biografia azkar bat Idurre Eskisabel Larrañaga Beasainen jaio zen 1970 urtean.

19

Bizkaiko Metalak jarraipen masiboarekin erantzun dio bost eguneko lehen greba egunari

Erabiltzailearen aurpegia
2022-11-28 : 16:04

ELAk bi zutabetan banatutako manifestazioa egin du goizean goiz Bilboko kaleetan zehar, eta patronalaren egoitzaren aurrean amaitu da. Bertan, ELAk FVEMi leporatu dio metalgileko langileak pobretzen jarraitzea. Eguerdian beste manifestazio jendetsu bat egin da Bilboko erdigunean Patronalaren proposamen eskasari erantzunez, berriro ere kalera atera dira Bizkaiko Metaleko langileak.

17

Idurre Eskisabel izango da Euskalgintzaren Kontseiluko idazkari nagusi berria

Erabiltzailearen aurpegia
2022-11-28 : 13:53

Aro aldaketa Euskalgintzaren Kontseiluan. Azken hamabi urteetan idazkari nagusi izan den Paul Bilbaok (Getxo, Bizkaia, 1971) ez du segituko, eta Idurre Eskisabel (Beasain, Gipuzkoa, 1970) izango da aurrerantzean kargu horretan. Kazetaritzan eta antropologian lizentziaduna da Eskisabel, kazetaritzan ibilbide luzea egindakoa. Euskaldunon Egunkaria-n eta BERRIAn.

‹‹ Hurrengoak Aurrekoak ››