Hezkuntzan zapalkuntzaren eta askapen nahiaren arteko sokatira etengabea gertatzen da, ardatz desberdinetan gertatu ere ere: klasea, arraza, sexu-generoa eta, nola ez, nazioa. Espainia eta Frantziako eliteen asmoa honakoa izan da: hezkuntza sistemaren bidez Euskal Herria asimilatu eta indarrean dagoen sistema kapitalista, heteropatriarkal eta arrazista iraunaraztea.
Behien eta antzekoen orroari diogu Zumaian eta inguruan "marrua". Zestoarren erretolika liburuan ere jasota dago, adibide hauekin: "Beyak marruaz ai dia/Beyak marrua batzuk iñatik, ezkendun susto handik hartzen". Txilikuk Antigoaleko hiztegian dio "makakorro" erabiltzen dutela Zarautzen. Hiztegietan "marru" lehenetsita dago, baina gurean "bi marrua" edo "marruaka" esateko ohitura dago, amaierako -a eta guzti.
Gaur-gaurkoz, ez dakit zehazki zer gertatu zitzaidan, ez dut ia ezer gogoratzen. Batzuetan, neure buruaz duda egitera ere iritsi naiz, baina psikologoak berretsi zidan zerbait egin zidatela, sintomak argiak zirela: nire gorputzak eraso handi bat legez bizi izan zuen". Amaia izango da lerro hauetan, baina ez da haren benetako izena; Bizkaiko herri batean bizi da, eta abokatua da ogibidez.
Literatur albiste gutxi, azken bolada honetan, Anton Txekhov idazle errusiarraren (1860-1904) ipuinen euskarazko argitarapen berriaren tamainakoak: 31 ipuin liburuaz ari naiz, Iker Sanchok errusieratik zuzenean itzulitzako aukeraketarena, aurtengo apirilean kaleratu zena Elkar argitaletxearen eskutik. Aitor dut, hasiera batean, pixka bat penatu ninduela ikusteak antologiak ez zituela hartzen bere baitan klasikotzat jo ohi diren ipuinetako gehienak...
Toxoplasma gondii parasitoaren eraginpean dauden otsoek arriskuak hartzeko joera handiagoa dute, baita taldeko lider izateko probabilitate handiagoa ere. Eta horrek otso-talde osoari eragin diezaioke, parasitoaren mesedetan. Ondorio horiek atera dituzte Yellowstone Parke Nazionaleko (Estatu Batuak) otsoekin egindako ikerketa batean. Ikertzaileak
Lehen beti topatzen genuen Zarautzen, lanerako aitzakian. Azken aldian, ordea, Donostian elkartzen gara Gorka Arreserekin, laneko larritasunetik urrun. Erretiroa hartuta dago-eta. Kontuz, 53 urte baino ez ditu, egingo ditu beste gauza batzuk. Beste gauza asko, seguruen. Baina ia ezinezkoa zirudiena iritsi da: Gorka Arrese jada ez da Susa argitaletxeko editorea.
Charles Evans Hughes XX. mende hasierako jurista estatubatuarrak (Auzitegi Goreneko epaile izan zenak) zera esan zuen: " We are under a Constitution, but the Constitution is what the judges say it is " (Konstituzioaren menpe gaude, baina Konstituzioa da epaileek konstituziotzat jotzen dutena). 40 urteren ondoren indarrean dugu 10/1982 Legea, azaroaren 24koa, Euskararen erabilera normalizatzeko oinarrizkoa.
Penatua naiz Pausun ezarri duten pankartarekin. Bizitzeko eta pentsatzeko dugun askatasunaren defentsan bizia galdu zuten soldaduei begira errespetu eta aitortza falta dira". Hitz horiekin salatu du Filipe Aramendi Urruñako (Lapurdi) auzapez eta EH Baiko kideak azaroaren 11n bere herrian agertu zen pankarta. I.
Bertsularien Lagunak elkarteak iragan primaderan galdaturik, kausitu du bertsolaritza kultura ondare immaterial gisa sailkatzea Ipar Euskal Herrian. Frantziako Kultura ministerioak du onartu elkartearen galdea, aste honetan berean, eta albistea Aritz Bidegain elkarteko lehendakariari helarazi diote: Ezagutu, praktikatu eta transmititu azpitituluarekin.
Aste honetako Twitcheko eta Segura irratiko zuzenean, nola Hikaldian ari diren Goierri aldean, halaxe egin diote elkarri, noka eta toka, Luistxo Fernandez Sustatuko editoreak eta Olatz Etxeberria Segura Irratiko esatariak. Eta horreka jardun dute, aktualitate teknologikoa komentatuz: nola jaitsi daitekeen norberaren edukia Twitterretik, adibidez, eta Futbol Mundiala hor dela-eta, hori eta beste ikuskizun batzuk modu piratan nola ikusten diren gaur egunean.