Aste berezia dugu azaro-abenduko hau Egunean Behin jokoan. Iaz egin genuen esperientzia errepikatzera goaz, Hizkuntza Politikarako Sailburuordetzaren babesarekin, GozatuSareanEuskaraz.eus kanpainaren barruan, ohiko sariaz gain, zozketako sari bakarra izan beharrean zortzi izango dira, euskaratzeko moduko 8 Samsung txukun banatuko ditugu. Hori bai, astearen amaierako partidarako, igandekorako, telefonoa euskaratuta dutenen artean izango da hori. Zuk hala duzun jakiteko, begiratu zure mugikorrean, aurpegiek esango dizute nola daukazun.
Honela antolatuko dugu zozketa. Batetik, asteko zazpi egunetan jokatu beharra dago (hori ohikoa, beti hala egiten dugu zozketarako), baina horrez gain astea amaitzean telefonoa euskaraz izan beharra daukazu. Eta horien artean,
Gaur egungo Android telefono gehienak euskaratu daitezke, sistema eragileko hizkuntza euskara ezarri eta listo. iPhoneen kasuan, ezin da sistema eragilerik euskaraz jarri (Applek ez du uzten), baina hizkuntza lehenespen bat markatu daiteke, nabigazioan euskarazko orriak ikusteko lehenbizi edo aplikazio batzuen euskarazko bertsioak gailentzeko.
Android telefonoen kasuan, bestalde, ñabardura bat dago. Telefono txukunenetan, Gabonetan oparirako gomendatzen ditugunak bide batez, lehen hizkuntza ezartzeaz gain, bigarrena ere aukeratu daiteke. Horrekin telefonoa euskaratzen dutenek egin ohi duten kexa ohikoa ebitatzen ahal da: "Euskaraz jartzen badut, Whatsapp eta beste gauza batzuk ingelesez agertzen zaizkit!". Tira, hizkuntza aukera bikoitza duten telefonoetan, egin dezakezu euskara lehenetsi, eta gero, bigarren hizkuntzarako, markatu gaztelera edo frantsesa edo nahi duzuna. Era honetako telefono txukunenak dira, modelo berrienak marka hauetan:
Beste telefono batzuetan, ez dago bigarren hizkuntzaren aukera hori... Jar dezakezu euskaraz, baina Whatsapp ingelesera pasatuko zaizu. Era honetakoak dira hauek:
Eta gero, 2022ko Android salduenen artean badago marka bat zeinean telefono askotan ez dagoen euskara jartzeko aukerarik: OnePlus. Horrelakorik ez erabili, ahal bada.
Modelo desberdin horietan hizkuntza ezarpenak nola egin... Azalpen orri honetan. Beste metodo erraz bat da, Androiden kasuan, Lehen Hitza Euskaraz aplikazioa erabiliz moldatzea.
Erantzun
Sartu