Biko-teka delako ekimena duela urte batzuk abaitu zen: Liburu grafikoetarako ilustrazio eta narraziogintza tailerrak egitea da koxka, idazle-narratzaileak batetik eta ilustratzaile-irudigileak bestetik elkarrekin jarri eta trebatzea. Irakasle gisa, Aitziber Alonso ilustratzaileak eta Harkaitz Cano idazleak koordinatuko duten 2023ko tallerra, zeinarentzat izen-ematea irekia dagoen jada.
Biko-Tekaren zazpigarren edizioa da 2023koa, eta tailer honetara Garazi Arrula editorea eta Asun Agiriano bibliotekaria gonbidatu dituzte halaber. Bi aditu hauen eskutik euskal album ilustratuen edizioa eta euskarazko albumen irakurleen esperientzia ezagutuko ditugu bertatik bertara.
Tailerraren xede nagusia euskarazko liburu grafiko edo album ilustratu berriak sortzeko akuilu izatea da. Baita idazle eta ilustratzaileek elkar ezagutu eta elkarrekin liburu grafiko bat abiatzeko dinamiken jabe egitea ere. Horregatik, tailer honen emaitza gisa, parte hartzen duen bikote bakoitzak album ilustratu baten proiektua abiatuko du. Tailerra bukatu eta hiru hilabetez, irakasleek segimendua eskainiko diete e-postaz hala nahi duten ikasleei, garatzen ari diren album proiektuaren inguruan.
Tailerra garatuko da 2023ko urtarrilaren 23tik 27ra, Iruñeko Kondestable Jauregian. Lehenengo lau egunetan, egun osoz: 9:00etatik 14:00etara (ordu erdiko atsedenarekin); arratsaldeko 16:00etatik 19:00etara. Azken egunean, ostiralean, goizez bakarrik: 9:00etatik 14:00etara.
Izena emateko epea, abenduaren 2a arte. Hemen informazio zehatza.
Erantzun
Sartu