Azken hilabeteetan Saretzen proiektua lantzen egon dira EITB eta Tokikom tokiko hedabideen sarea. Akordio bat sinatu zen, eta hori lantzen jardun ondoren, gaur ikusi du argia lehen emaitzak, Hego Euskal Herriko joera demografikoen azterketa bat. EITBren webgunean dago albiste bilduma nagusia, eta txosten bat ere osatu da PDF eran. Aldi berean, Tokikom-eko agerkari bakoitzean ere isla du gaur demografiari buruzko albiste honek, tokian tokiko informazioarekin, hala nola Durangaldekoa Anboton, edo Debagoienekoa Goienan, adibide bi estekatzeagatik.
BBCk hedabide lokalekin zuen elkarlan eredu baten azterketa batetik abiatu zen hausnarketa Saretzen sortzekoa, Iban Arantzabal Tokikomeko presidenteak kontatu duen bezala.
Hitzarmen bidez zehaztu zituzten helburu batzuk EITBk eta Tokikomek: euskal esparru komunikatiboa garatzea eta trinkotzea, biztanleriaren informazio beharrizanak asetzeko eta, bide horretan, tokiko eta nazio esparruko komunikabideen arteko elkarlan eredu bat lantzea. Beste helburu batzuk dira, ohar honek jasotzen duen bezala:
Erantzun
Sartu