Teknologia albisteak

Twitcheko euskarazko gida (begira! gu barnean gaude!) eta nola euskaratu telefonoak

Sustatu
2022-12-01 : 17:24

Sustatuko Luistxo Fernandezek eta Segura Irratiko Ainitze Jauregik aktualitate teknologikoa izan dute hizpide: adibidez, nola sortu den Twitzlariak web aplikazioa, eta zuzenean probatuz, ikusi dute baietz, Twitchen zuzeneko bat denean (Sustatu eta Segura Irratiaren hau kasu), webguneak abisatzen duela :-) Era berean, Rikardo Arregi Kazetaritza Sariak komentatu dituzte, eta Egunean Behin jokoaren baitan sustapen kanpaina berezia: telefonoak nola euskaratu!

Publizitatea

11

AP-8ko zaborrak urteetan bota dituzte Usurbilgo mendialde batean, baimenik gabe

Erabiltzailearen aurpegia
2022-12-01 : 15:53

Urte luzez Gipuzkoako autobideetan batutako hondakinak Usurbilgo Aritzeta (Gipuzkoa) eremuan, AP-8 autobidearen bazterreko mendialde batean, legez kanpo botatzen aritu dira aldundiak azpikontratatutako zenbait enpresa. Horrez gain, ELA sindikatuak adierazi du enpresa horietan lanean ari diren beharginen lan baldintzak ez direla errespetatzen. Eta, hain zuzen, greban dira beharginak azken zazpi hilabeteotan, salatzeko euren lan baldintzak eta segurtasuna ez direla errespetatzen.

Euskarazko Kultura Digitalaren III. Jardunaldiak Donostian datorren astean

Sustatu
2022-12-01 : 15:01

Zortzi tailer praktiko, bi hitzaldi interaktibo eta Egunean Behin jokoaren zuzeneko partida bat dakartza III. Xare Jardunaldiak Donostiara, Ibaetako EHUren kanpusera. 527 ikasle, 3 gune eta euskarazko IKTen eta kultura digitalaren erreferentziazko plaza honetan. Abenduaren 5ean eta 9an izango dira topaketak, datorren astean.

Artikulu hau sortu genuenean, 'Twitzlariak' deitu genion @ionliz lagunak sortutako tresnari... baina

2022-12-01 : 11:59

Artikulu hau sortu genuenean, 'Twitzlariak' deitu genion @ionliz lagunak sortutako tresnari... baina bere izen zehatza da Twitch Euskaraz. Eta hala zuzendu dugu.

Twitch Euskaraz: Twitcheko eu…, 2022-11-29
11

Kulturaren zilargileak

Erabiltzailearen aurpegia
2022-11-30 : 22:32

Mikel P. Ansa - 2022ko azaroak 30 - @peruarenaansa Azpeitiko Sanagustin kulturgunea eta hura baino lehenagoko Kultur Mahaia erreferentzia bilakatuta daude, ez orain, herri askotako kultur baliabideak eta kultur bizitza bizkortu nahi dituztenentzat. Herriko kultur eragileek osatzen dute mahai hori, duela hamabost urte baino gehiagotik, eta hamar urte baino gehiago badira Sanagustin kulturgunea kudeatzen dutena, zeina udalaren jabetzakoa baita berez.

Miel Anjel Elustondo eta Enpresabidea, 2022ko Rikardo Arregi saridunak

Sustatu
2022-11-30 : 20:09

Enpresabidea.eus gai ekonomikoen gaineko webguneak irabazi du Komunikazio alorreko 2022ko Rikardo Arregi Kazetaritza Saria. Eta Kazetaritza titulua duena, aldiz, Miel Anjel Elustondok, Berria egunkarian argitaratutako "Tonban ehortzirik" erreportaje sortagatik, hildako euskaldun ezagunekin asmaturiko elkarrizketa sorta bat. Iaz ere sari bererako hautagai izan zen Elustondo RAKS sarietan, Berrian argitaratutako Zozoen elean elkarrizketa sortagatik orduan.

Jokoetarako kontsola retro propioa sortzen Retropie-rekin

Urtzi Odriozola (CodeSyntax)
2022-11-30 : 15:25

CodeSyntax eta Sustatuko lankide Urtzi Odriozolak tutorial bat prestatu digu bideo honetan. RaspberryPi eta Retropie softwarea erabiliz, kontsola merke bat nola muntatu erakutsiko digu bideo honetan. Hainbat sistema ezberdin emulatzeko gai da, Mario Bros sortako joko zaharrak adibidez.

10

'Ahobizi' izan nahi, eta ezin

Erabiltzailearen aurpegia
2022-11-30 : 15:22

Hiru kartel. Lodosan (Nafarroa) hiru karteletan soilik ikus daiteke Hitzez ekiteko garaia leloa: Euskal Herriko jakak hornitu dituzten ahobizi eta belarriprest txapak urriak dira Estellerriko Erriberako herri horretan, eta ez da ohikoa kalean euskara entzutea. Ane Gonzalez Lodosako Galtzagorri AEK euskaltegiko ikasleak jarri ditu hiru kartel horiek, eta herrian euskaldun gutxi daudela esan du: "Lodosan oso gutxitan hitz egiten dut euskaraz".

11

Puntako teknologia euskaraz

Erabiltzailearen aurpegia
2022-11-30 : 13:37

"Ez dut ulertu, baina egunero ikasten dira gauza berriak", erran zuen Mycroft bozgorailu adimendunak Igor Leturia ikertzaileak galdera bat egin zionean. Gaur egun, munduko nahiz Euskal Herriko edozein etxetan aurkitu daitezke tresna horiek, enpresa erraldoiek sortutakoak guztiak. Horiek, baina, ez dute euskara ulertzeko eta euskaraz mintzatzeko gaitasunik.

17

Nolako bikotea aukeratu, halako gene-ondarea sortu

Erabiltzailearen aurpegia
2022-11-30 : 12:07

Koldo Garcia Aurreko batean, hemen bertan azaldu genuen geneek baldintzatzen dutela aurpegi bat erakargarritzat jotzea edo ez. Aurpegi erakargarria edukitzeaz gain, hainbat faktorek eragiten dute pertsona bat bikotekide gisa aukeratzerako orduan, eta ez dute, faktoreak, genetikoak izan beharrik. Hala ere, populazioaren gene-ondarean eragina izan dezake bikotekidea nor eta nola aukeratzen dugun.

‹‹ Hurrengoak Aurrekoak ››