Teknologia albisteak

Euskarazko Kultura Digitalaren III. Jardunaldiak Donostian datorren astean

Erabiltzailearen aurpegia
Sustatu
2022-12-01 : 15:01

Zortzi tailer praktiko, bi hitzaldi interaktibo eta Egunean Behin jokoaren zuzeneko partida bat dakartza III. Xare Jardunaldiak Donostiara, Ibaetako EHUren kanpusera. 527 ikasle, 3 gune eta euskarazko IKTen eta kultura digitalaren erreferentziazko plaza honetan. Abenduaren 5ean eta 9an izango dira topaketak, datorren astean.

Antolatzaileek diotenez, "Adimen artifizialaren esparruan, 3D inprimagailuekin, Appinventor erabiliz, bideo-mappinga aplikatuz edota errealitate birtualaz gozatuz, zure gaitasun digitalak trebatzeko lantegiak izango dituzte ikasleek eskura Xaren. Informazioaren eta Komunikazioaren Teknologiak (IKT) Amaraunean eta sare sozialetan baliatzen ditugunean erabiltzaileok uzten dugun arrastoaz ere hausnartzeko gakoak jarriko ditugu mahai gainean, eta like, chat, stories eta tiktoken aroko harreman afektibo-sexualetan arriskuak gutxitzeko baliabideak aipatuko ditugu."

"Bideo-joko zalea al zara? Eta halako zenbat ezagutzen dituzu euskaraz? Musika entzungo duzu ziur... baina smartphoneko aplikazioekin doinuak sortzen ere saiatu al zara inoiz? Eta telefonoaz ari garela, argazki kamerari zuku handiagoa ateratzen ikasi nahi duzu? Eta irudi horiek gero partekatzeko ohitura baduzu, ezagutzen al dituzu ondorio guztiak? Nola aritu beharko genuke sare sozialetan inor ez mintzeko eta guk geuk ere minik ez hartzeko? Hori guztia eta askoz gehiago dakar Xare Euskarazko Kultura Digitalaren Jardunaldiak!"

Egitarau zehatza, hemen.

Erantzun

Sartu