2022ko abe. 2a, 09:56 Iaz Oñatiko hika ikasteko aplikazioa aurkeztu genuen, eta harrera bikaina izan du. Orain, euskara batuko bertsioarekin gatoz: Durangoko azokan aurkeztuko dugu, abenduaren 7an; 18:00etan, Kabia aretoan. Gonbidatuta zaude! Standa ere izango dugu azokan. Appa hi! aplikazioaren euskara batuko bertsioa prest dago.
Euskaraldia gizartean «txertatua eta normalizatua» dagoela esan dute sustatzaileek. Hirugarren edizioan 161.099 lagunek eta 6.634 entitatek eman dute izena, eta 8.563 egoitzatan sortu dituzte ariguneak. Hala ere, aurten «nahi baino txapa gutxiago» ikusi da kalean, eta aztertuko dute zein den arrazoia.
Faktoria Euskararen normalizazioa JOne LArrañaga | EITb Media Normalizazioa une delikatuan dagoela, beste 10 urte lozorroan egoterik ez dagoela eta luzerako ikuspegiarekin proposamena egin du Euskararen gogoetaguneak. Eskala handiko 4 jauzi proposatzen dituzte lan eremuan, aisialdian, komunikazioan eta hezkuntzan. Adostasun bila sukaldeko lanean hasita daude.
Euskaraldiak ez du ekarri alderdi politikoek euskara gehiago erabiltzea Twitter bidez hedatzen dituzten mezuetan. Zenbait kasutan, euskara gutxiagotan erabili dute, baita herritarrak Euskaraldian parte hartzera deitu dituzten alderdi batzuek ere. Hori ondorioztatzen da BERRIAk egindako azterketa batetik. Alderdi politikoen kontu ofizialek azaroan plazaratutako txioak aztertu ditu egunkari honek, Euskaraldia hasi aurretik idatzitakoak eta euskararen inguruko ariketa sozialak iraun bitartean egindakoak desberdinduz.
Unai Zubeldia Euskal presoen eskubideen alde, sindikatuek mobilizazio bat egingo dute abenduaren 20an, Donostian. 12:00etan hasiko da mobilizazioa, Easo plazan, eta, Moraza kaletik barrena abiatuta, Easo plazaren ondoan dagoen Autonomia kalean amaituko dute ibilbidea. Amaieran, ekitaldi txiki bat egingo dute Easo plazako kioskoan. ELA, LAB, Steilas, ESK, CNT, CGT, Hiru eta EHNE sindikatuak dira deitzaileak.
Angulak harrapatzeko erabiltzen den lanabesari esaten diogu Zumaian "bahia" (h-rik gabe ere idatzi izan da). Hiztegietan "bahe" agertzen da, eta gure inguruko bereizgarria da amaierako -a eta guzti erabiltzen dugula beti: "bahia luzia" esango genuke, "bahe luzea"-ren pareko.
Durangoko Azokako alderdi digitala da azken urteetan Kabi@ delako gunea, eta aurten ere egongo da alor digitalaren inguruko ardatz horren inguruan antolatuta. Hiru saio-multzo tematiko izango dira, areto nagusian gertatuko direnak, bi abenduaren 7an eta bestea abenduaren 9an zehar.
Eta noiz da garai ona? Ointxe izaten da, ez?- Ba, San Migeletan ta, urte batzutan harrapatzen zan hor. - Bai, e? Setienbrian?- Bai, bai. San Migeletan harrapauta nitxiok egun batian presa ondoa jun ta bi kilo angula. - Joño!- Oain, oain gutxi dek.- Galdu in da, ez?- Beno, igual etorriko dek berriz´e, zeatu aldiya.
Tubacexeko hiru grebalariren kontrako eskaera fiskalak egin dituzte Fiskaltzak eta akusazio partikularrak. Fiskaltzak 21 hilabeteko espetxe zigorra ezarri nahi dio langile bati, eta 14 hilabetekoa beste biri. Akusazio partikularrak, ordea, 36 hilabeteko kartzelaldia eskatu du beharginetako baten aurka. Horrez gain, isun ekonomikoak ere proposatu dituzte. Hiru grebalariak lanuztearen 9.
Euskaraz iragarritako film bat ikusteko haurrekin zinemara sartu eta, aulkian siestarako jarrera erosoa hartu duen unean, espainolez hasi da hizketan pantaila handia. Euskaraldian eta herri euskaldun batean. Sentitzen dutela esan diote zinemako arduradunek, berandu iritsi dela euskarazko bertsioa.
Urriaren hasieran Gazte Langileontzako Proposamen Politikoa aurkeztu genuen GKStik, gazte langileok pairatzen ditugun problematiken aurrean aldarrikapen zehatzak mahaigaineratuz. Bide horretan, Euskal Herri osoan ekintza ugari egin ditugu hilabete hauetan zehar: aurkezpenak zein martxan jarritako dinamika eta salaketa ezberdinak dira horren adibide. Kontrol soziala, gazteon lan baldintza prekarioak, etxebizitza problematika eta bestelako auziak borrokatzen ibili gara.
Erraza da zurea ez den diruarekin, guztion diruarekin, eskuzabala izatea. Eskuzabaltasunak hor beste izen bat hartzen badu ere. Eskuzabaltasun hori haren beharrik ez duenarengana zuzentzen denean, bereziki. Eta hori askotan ikusten dugu, gehiegitan. Ez dugu oso urrutira joan behar adibideak topatzeko. Berdintasun hatsarreak galdu du garai bateko puntxa.
Ez da lehenengo aldia Nazioarteko Astronomia Elkarteak (International Astronomical Union, IAU) izar edo planetei izenak jartzeko aukera zabaltzen duela. 2022. urteko deialdi honetan hogei izar-planeta sistema izendatu daitezke, eta hizkuntza gutxituek lehentasuna dute. Hori dela eta, Euskal Herriko Unibertsitateko Zientzia Planetarioen Taldeko kideek Gliese 486 izarrari Gar eta bere inguruko Gliese 486 b exoplanetari Su izenak emateko proposamena egingo dute.