Udazkena trabatu zitzaidan eztarrian. Gauzak zer diren, udazale amorratua den honek sekula baino gogo handiagoa zuen aurten behingoz negua hel zekion. Gabon garaiko egun hiletara zuzenean jauzi egitea desio zuen; are, urtarrileko hotzenetara. Orbel umela nahaspilatu zitzaigun ahots-kordetan, eta leher eginda geunden Maialen Lujanbiok beste egun historiko bat horrela hasi zuenerako: "Gauzak gertatu daitezkeenean gertatzen direla nago, beti gertatu behar zuketena baino beranduxeago".
Agur udazkena, agur. Eskerrak aspaldi ikasi genuela elkarri zauriak miazten. berria.eus/paperekoa/1885… ????Mariñe Arbeo Astigarrapic.twitter.com/BDFXhHsqAAqAA
@anepirata Ba horixe : Eskerrak aspaldi ikasi genuela el jarri zauriak miazten! Milesker Ane eta emakume guztiei. Gozamena!
@anepirata Eta ez gara inoiz nekatuko zoriontzen, eskerrak ematen eta zuek besarkatzen Ane! ????????
Erantzun
Sartu