Teknologia albisteak

Testu feministen itzulpengintza: borrokarako beste tresna bat? (solasaldia)

2023-02-16 : 15:02

Solasaldi bat antolatu du EIZIEk, Donostian: martxoak 9 (osteguna): Testu feministen itzulpengintza: borrokarako beste tresna bat? Solasaldian izango dira: Amaia Astobiza Uriarte, Ana Morales Carro eta Danele Sarriugarte Mochales. **eguneraketa:** BERTAN BEHERA GERATU DA.

Publizitatea

24

Beti baitago norbait euskaraz ez dakiena

Erabiltzailearen aurpegia
2023-02-16 : 08:02

Bi esperientzia linguistiko oso desberdin bizi izan ditut azken asteotan Hegoaldeko bi herritan. Bata, herri euskaldun bateko erakunde publiko batek antolatutako hitzaldi batean, eta, bestea, eskola bateko batzar batean. Hitzaldian baginen 80 lagunetik gora, nik esango nuke %90 euskalduna edo euskaraz ulertzen duena zela; bazen aurkezle bat, euskalduna hori ere, eta hizlariak katalan hiztunak ziren.

8

Mugimendu abertzalearen ondarea jasotzeko eskaintza zabala

Erabiltzailearen aurpegia
2023-02-16 : 00:41

Joan den otsailaren 4an Itsasun abiatu zen Ipar Euskal Herriko mugimendu abertzalearen 60 urteko ibilbidea argitara eman nahi duen transmisio historikoaren ekimena. Egun hartan hamarkada ezberdinak hizpide izan zituzten 24 hizlarik. Orain, sektore ezberdinetako eragileak hitzordu berriak proposatzen hasi dira Bagira prozesua ren barnean. Lehena ostiral huntan iraganen da Baionako Zizpa gaztetxean.

8

Greba eguna dute Nafarroako administrazioan lan baldintza hobeak eskatzeko

Erabiltzailearen aurpegia
2023-02-15 : 21:53

Guztira, 29.000 langile deitu dituzte grebara LAB, SAE, UGT, ELA eta CCOO sindikatuek.11:30ean elkarretaratzea egin dute Foru Gobernuaren egoitzaren aurrean, eta arratsaldean, 17:30ean, manifestazioa dago antolatuta autobus geltokitik.

23

"AKELARRE": Euskaldunak iraintzen, diru publikoz

Erabiltzailearen aurpegia
2023-02-15 : 21:00

Urtarrilaren 12an estreinatu zuen ETB2k "Akelarre" Saioa, ostegunetako prime timean. Bost saioren ondotik, nabarmen geratu da saioaren zuzendaritzaren eta aurkezlearen jarrera iraingarria euskaldunokiko zein euskal kulturarekiko. "¡Eres pelotari!... ¡Harrijasotzaile!...." gonbidatuak extralurtarrak balitz bezala tratatzea, euskara hizkuntza gisa erridikulizatzea, irritziaz barre egitea, Unai Elorriaga 2002 Espainiako Narratiba Saria euskaraz idatzita irabazi zuen idazlea gutxiestea....

22

Elhuyarren TTS zerbitzua

Erabiltzailearen aurpegia
2023-02-15 : 18:06

Elhuyarren TTS ahotsak eta TTS ahots pertsonalizatuak sortzeko erabili den teknologia adimen artifizialeko langunean sortutakoa da. Orai NLP Teknologiak langunean adimen artifizialeko ikerkuntza, garapena eta berrikuntza egiten dute, industria- eta enpresa-ehun lehiakorragoa, administrazio publiko eraginkorragoa eta gizarte inklusiboagoa sustatzeko.

Elhuyarrek sare neuronaletan oinarritutako ahots automatikoak (TTS) sortu ditu

2023-02-17 : 10:15

Elhuyarrek pauso bat aurrera eman du, beste behin ere, hizkuntza-teknologien eta adimen artifizialaren esparruan, digitalizazioaren eremuan gizartean sortzen ari diren erronkei erantzuten jarraitzeko helburuarekin. Oraingo honetan, testua ahots bihurtzeko sistema neuronalak sortu ditu, eta haiek gizartearen esku jarri. Elhuyarrek eskaintzen dituen ahots automatikoak (TTS) gizartearen eta bezeroen eskura daude jada.

12

"Bi urte hauek ez dira samurrak izan herrigintza proiektuentzat"

Erabiltzailearen aurpegia
2023-02-15 : 12:28

Irratian 11 urterekin hasi zen Ane Zabala (Bilbo, 1975), Radio Euskadin. Bilbo Hiria irratiko Piperpolis programari 2005ean ekin zion. Hamaika telebistan ere egin zuen lan. Sei urte daramatza Bilbo Hiria irratiko koordinatzaile, eta Piperpolis-ekin jarraitzen du. Espainiako lege berriak zabaldutako zirrikituarekin, ba al duzue legezko frekuentzia lortzeko itxaropenik?

8

7.000 kide ari dira mintzapraktikan, egitasmoa hasi eta 30 urtera

Erabiltzailearen aurpegia
2023-02-15 : 11:51

Euskaraz aritzeko espazio bat, inguru bat ematen die Mintzapraktika egitasmoak horretarako ohiturarik ez dutenei, eta ohitura hori eskaintzekoa haiekin elkartzen direnei. Sinplea da ariketa formaz: elkartu eta hitz egin. Baina ez, haatik, alferrikakoa. Milaka lagunei eman die eta ematen die aukera euskararekin nahiz hizkuntza horrekin lotutako mundu ikuskerarekin harremana estutzeko.

EAEko Udalmap udal informazio sistema API batekin berritu dute

Sustatu
2023-02-15 : 11:03

Open Data Euskadik martxan jarritako sistema da Udalmap, Udal Informazio Sistema, non erabilera publikoko hainbat datu argitaratzen diren. Datuetara sarbide errazago bat emateko, API atzipena berritu dute.

16

Ertzaintzak HIRUKA komunikazio-taldeko argazkilariaren jarduna oztopatu eta hura kolpatu duela salatu gura dugu

Erabiltzailearen aurpegia
2023-02-14 : 17:27

Goizean goizetik, Ertzaintza heldu bezain laster, Hodei Torres HIRUKA komunikazio-taldeko lankideak eta argazkilariak bere burua kazetari gisa identifikatu duen arren, agenteek bere jarduna oztopatu, bultzaka aritu eta kolpatu dute. "Haien buruarengana joan naiz, eta haren aurrean identifikatu naiz, halakoetan beti egiten dudan bezala", dio argazkilariak.

11

Pertsona bat atxilotu eta beste hainbat zauritu ditu Ertzaintzak Lope de Vega kaleko eraikinen aldeko protestan

Erabiltzailearen aurpegia
2023-02-14 : 14:01

Dozenaka auzokide protesta egiten ari dira goizean goizetik Itzubaltzeta/Romon Lope de Vega kaleko 12 zenbakiko eraikinak babestearen alde. 08:30ak aldera, eserialdia egin dute errepidean, Azpiegiturak foru-enpresak bidalitako Redenor taldeko langileak higiezinera sartzea ekiditeko. Ertzaintza agertu denean, baina, protestaren kontra oldartu, herri-harresia desegin eta beharginen sarrera bermatu dute agenteek, 10:00ak alderako.

‹‹ Hurrengoak Aurrekoak ››