Teknologia albisteak
9

"Erakundeen aurkako sumindura orokortu egin da gazteen artean"

Erabiltzailearen aurpegia
2023-02-18 : 10:52

Elite ekonomiko-politikoek helarazitako "gazteen estereotipo berekoia" baztertu du Ane Larrinaga EHUko ikertzaileak (Mungia, Bizkaia, 1960). Politika egiteko beste bide batzuk urratzen ari direla adierazi du, eta ukatu talde homogeneo bat direla. Ikusi gehiago: Alderdiei gero eta zailago zaie hautagaien zerrendak nahi bezala osatzea Gazteak politikarekiko interesa galdu dutelako ustea zabaldu da.

Publizitatea

7

Akelarrearen adarrak

Erabiltzailearen aurpegia
2023-02-17 : 22:11

Saiatu naiz, baina ez dut izkin egiteko aukerarik izan. Ezin astea itxi Akelarre aferaz zerbait esan gabe. Ezer baino lehen, gogorarazi nahi nuke testuingururik gabeko bideo tarteak, bata bestearen segidan, ez direla helduleku egokia ondorio sendoegiak ateratzeko. Hala egin nahi duenak, hobe du saioa bere horretan ikusi. Ahal dela, atal bat baino gehiago.

10

Egunero behar genuen

Erabiltzailearen aurpegia
2023-02-17 : 15:32

Bonba bat zen, bai, martxoaren 18ko zenbakia. Ez Batasunaren legez kanporatzearen eta Irakeko gerra hotsen berri eman zuelako bakarrik. Azal hartan, bi albiste nagusien azpian, beste bi zetozen: Joan Mari Torrealdai eta Txema Auzmendi lore sorta banarekin ageri dira argazkian, ongietorria egin baikenien Martin Ugalde Parkean, bezperan atera zirelako kartzelatik.

11

Bailarako herri guztietan egongo dira Aratusteen bueltako ekintzak asteburuan

Erabiltzailearen aurpegia
2023-02-17 : 14:51

Elgetan gaur bertan egingo dute kalejira eta dantza arratsaldeko lehen orduan, Herri Eskolako neska-mutikoek eta irakasleek gidatuta. Aramaion Inauterietako kontzertua egingo du Trikiti Eskolak gaur, 18:00etan hasita, kultura etxean. Lagun Artean dantza taldeak ere emanaldia egingo du herriko kaleetan, 19:00etan irtengo baitira frontoi ingurutik.

46

Hizkuntza, kultura eta arrazoibidea

Erabiltzailearen aurpegia
2023-02-17 : 09:29

Aurrekoan, hezkuntzan kulturak izan beharko lukeen garrantziaren inguruko elkarrizketa bat irakurri nuen, Iratxe Retolazari egindakoa. Bertan, euskal kulturaren transmisioan gertatu den etenaz mintzo zen Retolaza, eta eten horrek hezkuntzan izan duen eraginaz. Elkarrizketa irakurtzen ari nintzela, aspaldian buruan bueltaka darabilzkidan ideien zuhaitza astindu zuen bere gogoetetako batek: "Hizkuntza garrantzitsua da (...)

17

Trantsizio ekologikoa bideratzeko proposamenak jasotzen dituen liburuxka argitaratu du ELAk

Erabiltzailearen aurpegia
2023-02-16 : 21:23

Egileek lan honetan egin duten diagnostikoaren arabera, Hego Euskal Herriko ekonomiaren funtzionamendua larriki zaurituta dago, kanpoko erregai fosilak eta mineralak transformatu eta berriz ere bere mugetatik kanpo esportatzera bideratua baitago. Sortzen dituen inpaktu ekologiko larriengatik jasanezina izateaz gain, energia eta material kontsumo handiengatik ezinezkoa izango da eredu hori etorkizunean mantentzea.

9

"Ez Beasainen, ez Euskal Herrian, ez dugu baso aipagarririk"

Erabiltzailearen aurpegia
2023-02-16 : 16:36

'Beasaingo basoak, nondik nora?' hitzaldia emango du gaur Garazi Auzmendik Igartzako jauregian, 18:00etan, Arrano kulturaren ekimenez. Ingurua hobeto ulertzen lagunduko du. Formakuntzaz ingeniari industriala zara, baina gaur Beasaingo basoen inguruko hitzaldia emango duzu, Beasaingo basoak, nondik nora? lelopean. Nolatan? Gipuzkoako basoak eta klima aldaketa aztertzen aritu nintzen 2018.

5

Inpaktu soziala neurtzeko teknikaria

Erabiltzailearen aurpegia
2023-02-16 : 16:10

Kutxa Fundazioaren estrategia berriaren esparruan, gure inpaktu soziala neurtu eta kudeatzearen aldeko apustu argia egin dugu. Pertsona baten bila gabiltza Berrikuntza eta Inpaktu saileko lantaldean, inpaktu soziala neurtzeko teknikari izango dena. Bere misioa eta lan-esparrua hau izango da: Kutxa Fundazioaren estrategia berriaren eragina neurtzeko eredua garatzen laguntzea; gure lan-ildo bakoitzean duen eragina ebaluatzeko eta neurtzeko metodologia egokienak identifikatzea eta garatzea; gure lan-taldeei inpaktu bidezko kudeaketa ezartzen laguntzea.

16

Umorea

Erabiltzailearen aurpegia
2023-02-16 : 15:13

Ez da aurpegira barre egiten diguten lehen aldia. Eboluzioaren teoriak bazterrean utzi duen komunitatea balitz bezala hartzen dute euskaldunena. Horrek mintzen bagaitu, umorerik ez daukagula esaten digute, eta guk, ez dakit zein konplexuren izenean, geure karikatura erosi diegu. Pentsa, baina, zein karikatura: euskararik ere ez daki.

Akelarre: ETB2n euskaldunak bitxo arrotz horiek garen programa

Sustatu
2023-02-16 : 12:05

Azken egunetako polemika da. Zappingzalea izeneko Twitterreko kontuak ETB2ko Akelarre saioko pasarte bilduma zabaldu ondoren, zabaldu dira kritikak programa honek iseka egiten digula euskaldunei, ETB2tik euskara eta euskal kultura arroztasun eta ezjakintasunetik tratatzen dutela. 

‹‹ Hurrengoak Aurrekoak ››