Teknologia albisteak
16

Errigora Balioak marka-zigilua aurkeztu dute

Erabiltzailearen aurpegia
2023-03-02 : 15:33

Euskara, elikadura-burujabetza eta auzolana bultzatzeko sortu zen Errigora ekimenak Errigora Balioak zigilua aurkeztu du. Identifikatzaile honek markatruko ditu Errigoraren balioak betetzen dituzten produktuak, lau ardatzetan definitzen direlarik balio horiek: bertakotasuna, euskara, auzolana eta nekazariekiko harremana. Marka hau agerian izateko produktu bakoitzaren Autoebaluazio Adierazpen Arduratsua beteko du ekoizle bakoitzak urtero. Jarraian, Ebaluazio Mahaiak autoebaluazio horien irakurketa egin eta balioak betetzen direla ziurtatzen den ebatziko du. Irizpideak betetzen dituzten produktuen kasuetan, identifikatzailea etiketaratzen da.

Publizitatea

17

Uliazpiko langileek protesta egin dute «epai euskarafoboaren» aurka

Erabiltzailearen aurpegia
2023-03-02 : 14:32

EAEko Justizia Auzitegi Nagusiak atzo emaniko "epai euskarafoboa" salatzeko elkarretaratzea egin dute Uliazpi fundazioko langileek gaur, Donostiako Jose Maria Sert plazan, fundazioaren egoitza nagusiaren parean, LABek eta ELAk deituta. Uliazpi Gipuzkoako Foru Aldundiaren menpeko erakunde publiko bat da. Era guztietako desgaitasun neurologikoak edo fisikoak dituzten herritarrekin eta haien senideekin egiten du lan.

11

HEMEN, ORAIN, ERNAI.

Erabiltzailearen aurpegia
2023-03-02 : 13:54

Erresistentzia hutsa ez zen aukera bat. Gehiago nahi genuen. Euskal Herri aske, sozialista eta feminista erdiestea, guk geuk eraikitzea. Ernai Gazte Antolakundea sortu zuten ehundaka gazteren grina zen hura. Kolorea, bizitasuna, ilusioa eta berritasuna mahaigaineratu zituen Lizarrako frontoian belaunaldi hark, gaur 10 urte. Militatzeko, kaleak hartzeko eta borrokatzeko modu berriak zekartzan.

46

Justiziarik ez guretzat

Erabiltzailearen aurpegia
2023-03-02 : 13:20

Beste artikulu bat bidali nuen lehendabizi atzo BERRIAko erredakziora. Baina arratsaldean webgunean sartu eta justiziak euskararen aurka hartutako azken erabakia irakurtzean, sutu egin nintzen. Ez da posible. EAEko Justizia Auzitegi Nagusiak ebatzi du legez kanpokoa dela euskararen ezagutza aintzat hartzea Gipuzkoako Foru Aldundiaren menpeko Uliazpi fundazioan 34 lanpostu betetzeko oposizioan.

5

Jose Angel Iribar

Erabiltzailearen aurpegia
2023-03-01 : 15:33

Wikipedia, Entziklopedia askea Jose Angel Iribar Kortajarena, ezizenez Makatza eta Txopo ( Zarautz, Gipuzkoa, 1943ko martxoaren 1a), futbolari eta futbol entrenatzaile ohia da, Athletic taldearen historiako jokalari ospetsuenetako bat. Zarauztarra jaiotzez, Makatza baserrian jaio zen 1943ko martxoaren 1ean, eta hortik jaso zuen bere gazte garaiko ezizena: Makatza.

57

EAEko Justizia Auzitegiak ebatzi du legez kanpokoa dela 34 langile publikori euskararen ezagutza eskatzea

Erabiltzailearen aurpegia
2023-03-01 : 14:31

EAEko Justizia Auzitegi Nagusiak ebatzi du Gipuzkoako Foru Aldundiaren menpeko Uliazpi fundazioan 34 lanpostu betetzeko oposizioan euskararen ezagutza aintzat hartzea legez kanpokoa dela. Uliazpik desgaitasunea duten pertsonekin egiten du lan, eta 34 zaintzaile kontratatzeko prozesua abiatu zuen; euskararen ezagutza (B2 titulua-) 32 posturentzat baldintza zen, eta beste birentzat, meritua. Betekizun hori bertan behera utzi du auzitegiak. 

15

Hirien %30 berdea balitz, heriotzak gutxituko lirateke

Erabiltzailearen aurpegia
2023-03-01 : 13:35

Hirietako zementuak eta betoiak bero-uharte efektua dakarte, eta horrek zuzenean eragiten dio osasunari. Ikerketa baten arabera, hirian espazio natural gehiago jarrita, tenperatura beroak apaldu, eta Bilbon iazko udako hamahiru heriotza ez ziren gertatuko. Dena den, ondo neurtu behar dira proiektu horiek: espezieek ingurura eta klima aldaketara egokitzeko gaitasuna duten aztertuz.

Txat adimentsuak gezurti gezurtero batzuk dira

Sustatu
2023-03-01 : 09:12

Adimen Artifizialeko testu/txat sortzaileek naturaltasun handiz eta berehala erantzuten dizute. Baina beti egiarekin ari direnik ez dirudi. Ingelesezko adibide flagranteak dokumentatu dira ChatGPT-rekin eta beste tresna batzuekin. Joan den asteko bi adibide dakarzkigu hona, erabiltzaile euskaldunek ChatGPTri planteaturiko galderekin.

12

EITBk zuzenean eskainiko ditu Osasunaren eta Athleticen arteko Kopako finalerdiak eta finala, euskaraz

Erabiltzailearen aurpegia
2023-02-28 : 21:11

EITB TALDEA Errege Kopa EITB Media Bihar, martxoak 1, Osasuna-Athletic Club futbol partida zuzenean eskainiko du ETB1ek, 21:00etan. San Mamesen jokatuko den itzuliko norgehiagoka ere euskaraz ikusteko aukera izango da apirilaren 4an 2023ko Errege Kopako finalerdien eta finalaren emozio guztia zuzenean bizitzeko aukera eskainiko du EITBk, euskaraz.

‹‹ Hurrengoak Aurrekoak ››