ALTZO. Jon Garañok eta Aitor Arregik zuzendutako Handia (2017) fikziozko filma emango du gaur ETB1ek, 22:30ean. XIX. mendean bizi izan zen Altzoko (Gipuzkoa) erraldoiaren inguruko gorabeherak kontatzen ditu filmak. Azkeneko bost urteetan euskarazko film hori Netflixen ikusgai izan da, baina ordainpeko zerbitzuak katalogotik kenduko du martxoaren 16an.
ETB1ek 'Handia' filma emango du gaur gauean berria.eus/paperekoa/5001… Honen bidez: @berria pic.twitter.com/TVnF3r5RpN
Erantzun
Sartu