Euskal Encodingsen bitartez lortutako azpidatzi batzuei esker, gehikuntza interesgarriak aste honetan Azpitituluak Euskaraz webgunera. Horien artean, 2023 hasiera honetako telebista-fenomenoa, The Last of Us telesail arrakastatsuaren lehen denboraldia, osorik euskaraz gozatzeko aukera, oraintsu amaitu delarik 9 atalen ondoren.
Tokiko eta eskualdeko komunikabideen sei elkartek manifestu bateratua sinatu zuten atzo Getxon (Olatua gurutzeontzien terminal modernoan), horietakio batek (Tokikom elkarte euskaldunak alegia) antolatutako bere 10. urteurreneko jardunaldian, zeinak Etorkizuna Ehuntzen izan zuen lelotzat.
Gordon Moore ingeniari estatubatuarra, Intel enpresaren sortzailea, hil da bart 94 urterekin. Mikroprozesagailu edo txip-en garapenean eta merkaturatzean pertsona gakoa izan zen Moore, informatikaren iraultzaren sustatzaileetako bat. Mooreren legearen sortzailea ere bada Moore; informatikaren prozesatze indarra bi urtero bikoiztuko zela profezia egin zuen, eta 1970tik hona bete egin da hori.
Ipar eta Hego Euskal Herrriak batzeko ekimen baten berri eman dugu astean (Mugak Zubi ekimena, Antzuola eta Aiherra artekoa) eta hona hemen beste bat, Segura (Gipuzkoa) eta Urruña (Lapurdi) biltzen dituena: Iparra Hegoa kultur astea, hiru hamarkadatan egiten dutena, aurten ere izango da, Martxoaren 27tik apirilaren 2ra bitartean. “Muga, Langa, Bota, Sega” izango da 26. Iparra Hegoa kultur astearen leloa.
Mugak Zubi proiektuak batzen ditu duela zenbait urte senidetutako bi herri, Antzuola Gipuzkoakoa eta Aiherra Nafarroa Beherekoa. Orain mapetan oinarritutako webgune nagusiki grafiko bat dauka proiektuak, eta hori azaldu dugu (beste kontu batzuekin batera) Twitcheko zuzenekoan eta Segura Irratiko emanaldian.