Teknologia albisteak

Publizitatea

GUREAN GAUR MAGAZINA

2023-03-23 : 10:00

Batasunaren Bidean: giza-katea eta euskara batuaren aitzindariei omenaldia

Sustatu
2023-03-23 : 09:37

Euskaltzaindiak eta Errenteriako Orereta ikastolak “Batasunaren Bidean” ekintza egingo da bihar (martxoak 24 ostiralarekin) Gipuzkoako zenbait puntutan. Euskara batuak euskararen bilakaeran iragan hamarraldietan izan duen garrantzia nabarmentze aldera antolatu den ekintza da. Giza kate bat antolatu da 8.000 lagun lotu nahi dituena Errenteriatik Donostiara, eta gero zenbait ekitaldi eguerdian.

Mugak Zubi, Aiherra eta Antzuola batzen dituen ibilbidea eta webgunea

Sustatu
2023-03-22 : 08:36

Mugak Zubi proiektua duela urte batzuk hasi zen Antzuola (Gipuzkoa) eta Aiherra (Nafarroa Beherea) herriak senidetzeko ekimen gisa. Orain, bi herrien arteko lotura "fisikoago" bat aurkeztu dute, bi herrien arteko ibilbide bat, hainbat etapatan dokumentatua argibidez eta GPX trakekin; eta hori webgune batean gauzatu da gainera: Mugakzubi.eus

Egunean Behin zuzeneko finala berriz areto batean, martxoaren 31n

2023-03-21 : 17:32

Irudian erakusten duguna laster errepikatuko da: Kike Amonarriz showmanak aurkeztutako Egunean Behin aretoko in-situ finala izango da martxoaren 31n, 18.00etan, Donostiako Miramongo Parke Teknologikoan. Martxan den jokoaren 11. denboraldiko eguneroko partidak igande honetan amaituko dira, baina denboraldiko irabazleak final horretan erabakiko dira. Denboraldian sailkatzen diren lehen 100 jokalariek tokia izango dute, baina hutsuneak betetzeko izen-emate orokorra ireki dugu, itxaron-zerrenda bat osatzeko.

Hiru helbide labur Googlek gutaz dakiena kontrolatzeko

Sustatu
2023-03-20 : 08:48

Puntueus-en Labur.eus laburtzailea erabiliz hiru helbide praktiko laburtu ditugu Googlek gutaz dakiena erakusteko eta, nahi baduzue, datu-bilketa hori aldatu edo kontrolatzeko. https://labur.eus/gutaz1 / https://labur.eus/gutaz2 / https://labur.eus/gutaz3 

‹‹ Hurrengoak Aurrekoak ››