Teknologia albisteak

Gari Araolaza

Erabiltzailearen aurpegia

Internetgilea CodeSyntax-en.

Erabiltzailearen jarduna

1

Forvo-ren interfazea euskaraz orain

2012-09-05 : 17:25


Forvo ahoskatze gida bat da, Donostian sortua baina mundu guztian zabaldutakoa. Ez dakizula Chris Froome-ren abizena nola esan behar den? "from" ala "frum" ? Forvon daukazu soluzioa, entzun: Chris Froome. Aldi berean, kolaborazio bidezko zerbitzua denez, norberak ere ahoskatu ditzazke hitzak bere hizkuntzan. Kazetari espainiar askok erabili beharko luketen tresna, dudarik gabe, batez ere euskarazko izenekin.

Forvo-ren logoa

2012-09-05 : 12:22

Urtebete liburu elektronikoarekin

2012-07-06 : 12:30

2011ko maiatzean erosi nuen Amazon Kindle liburu irakurgailua. Urtebeteko esperientzia oso positiboa izan da. Urte honetan normalean baino askoz gehiago irakurri dudala garbi dago. Urrun dago liburuaren desagertzea, baina paperezko edizio askorena geroz eta gertuago.

1

"Janaria" prestatzeko joko japoniarrak

2012-07-03 : 14:16

Hanburgesa patata frijitu eta kola edariarekin. Jolasean janariak prestatzeko ohitura japoniarra. Jango zenukete? Bukaeran ez du itxura txarrik, ezta?

@orreaga eta @samuraitasunari esker ikusia.

-

2012-06-29 : 10:54

Kakatzan 2011

2011-12-12 : 21:42

Balea Ondarroan

2011-09-01 : 11:11

2

Badator EITB.com berria

2011-08-29 : 17:08

Pasa den astean betatesting saio batean egoteko aukera izan genuen EITB-ren egoitzan. Helburua EITB.com berriari azken errepasoa ematea zen.


Argazkiak.org | Eitb.com 2011 preview (zatia) © cc-by-sa: garaolaza

2

Zubi honetan gertatzen dira A8ko istripuak Eibarren

2011-05-31 : 12:05

Atzo iluntzean ere istripu larria A8an, Eibar parean. Azitaingo auzoan dagoen zubi honetan gertatzen dira honelako istripu asko. Badakizue, hurrengoan hortik pasatzean kontuz ibili!


Argazkiak.org | Azitaingo zubia A8an © Administrazio publikoena: B5M

15

Facebook: profil eta zaletu-orrialdeen arteko desberdintasuna

2011-01-26 : 08:01

Berriki 5000 lagun izatera iritsi den politikari bati irakurri diogu bere Facebook-eko profilean:

Lagun eskari gehiago ditut baina ezin diet baiezkoa eman. Ez zait oso logikoa iruditzen facebooken aldetik muga hau ezartzea, baina horrela dago.

Nik ez dut uste Facebooken akatsa denik, tresna egoki ez erabiltzearen ondorioa baizik. Badakizue zein desberdintasun dagoen profil eta zaletu-orrialde baten artean?

‹‹ Hurrengoak Aurrekoak ››