Badator EITB.com berria
2011-08-29 17:08
Webguneari atera diogun argazkian ikusi dezakezue nola diseinua asko garbitu den, elementu asko ezkutatu eta bigarren maila batean jarriz. Pertsonalki uste dut benetan beharrezkoa zela, elementu gehiegi bait daude gaur egungo bertsioan eta horrek asko zailtzen zuen jerarkizazio eta informazio argitzea.
Berritasunak aipatzekotan:
- Albisteak ez dute lehen zuten besteko indar handia, eta telebista eta irratia indartu dira.
- Aukera gehienak goiko menu nagusian gorde dira. Izan ere menu horiek ireki egiten dira, barruan dauden edukiak erakutsiz
- Orriaren hasierako publizitatea blokea desagertu da, zuzenean edukia emanez
- Estilo grafikoa txuritik beltzera pasatu da inguruan. Logoa bera ere, negatiboan azalduko da hemendik aurrera, izugarri garbiago ikusten den goiburuan integratuta.
- Menu nagusiko aukerak bildu eta gutxitu egin dira.
Horrelako lanek errazak dirudite, gauza sinplea gelditu delako, baina luze ematen du normalean, eta horrela izan da EITB-ren kasuan. Gauzak ondo, hurrengo egunotan publikatu ahal izango dute webgune berria.

Argazkiak.org | Eitb.com 2011 preview © cc-by-sa: garaolaza

Argazkiak.org | Eitb.com 2011 albiste detailea © cc-by-sa: garaolaza
Erantzunak kargatzen...