Sustatu logoa Teknologia albisteak

Zubi honetan gertatzen dira A8ko istripuak Eibarren

Gari Araolaza
2011-05-31 12:05

Atzo iluntzean ere istripu larria A8an, Eibar parean. Azitaingo auzoan dagoen zubi honetan gertatzen dira honelako istripu asko. Badakizue, hurrengoan hortik pasatzean kontuz ibili!


Argazkiak.org | Azitaingo zubia A8an © Administrazio publikoena: B5M

Bihurgune zailak, trafiko handia, zubietan gertatzen diren asfalto aldaketak... Zerbait izango da, baina kamioi askok galtzen du kontrola puntu horretan, Bilbotik Donostiarako norantzan, Eibarko irteera baino 200 metro lehenago dagoen zubi horretan.

Eibarko ...eta kitto! aldizkarian atera dute atzoko kamioiaren argazkia: Trailer baten istripu ikusgarria Azitainen. Eskerrak suhiltzaileen egoitza ere 100 metrotara dagoela!


tag eib20110530ist map

Erantzunak kargatzen...

Jarraitu gaitzazu