Wikimediak argazki-lehiaketa berria aurkeztu du. Wiki Loves Monuments izena jarri diote eta munduko 30 herrialdetako monumenturik garrantzitsuenak lortzeko asmoa du.
Sareko entziklopediarik ezagunenak argazki-lehiaketa berria jarri du abian, bere argazki-funtsa handitzeko asmoz.
Wiki Loves Monuments izeneko lehiaketaren hirugarren edizioa izango da. 2010. urtean hasi zen, proba fasean, Herbehereetan. Iaz 18 herrialdetara zabaldu zuten eta aurtengoan 30 izango dira.
Iazko edizioan 5000 lagunek hartu zuten parte eta 168.000 argazki jaso zituzten. Aurtengoan zenbakia bizkoiztea espero da.
Informazio zehatza eta arautegia webgunean duzue. Argazkiek 2012ko irailekoak izan beharko dute, 1000 pixeleko zabalerakoa gutxienez, eta CC lizentziapean banatuko dira, noski.
Hego Euskal Herrian ere hainbat monumento zerrendatu dituzte (bi mapatan, EAE eta Nafarroa). Iparraldekoak Akitania barruan zerrendatuta ageri dira. Gorriz daudenak dagoeneko igota daude; zuridunetan argazkia falta da. Webgune horretan igotako argazki guztien estatistikak ere ikus daitezke.
Info guztia: wikilovesmonuments.org
Zerrenda osoak hemen daude, alboan irudi txiki bat dutela. Androiderako aplikazioa ere badute, irudien karga errazteko asmoz.
Gipuzkoakoak - Espainiako guztiak