Sustatu logoa Teknologia albisteak

Forvo-ren interfazea euskaraz orain

Gari Araolaza
2012-09-05 14:25

Besteen grabazioak entzutea ongi dago, baina interesgarriagoa izan daiteke gurea bezalako hizkuntza batentzat gure hitzak edo izenak nola ahoskatzen diren munduari azaltzea. Horretarako, nahikoa da Forvon izena eman eta ordenagailuari lotutako mikrofono batekin hitzak grabatzea. Webguneak berak egiten du grabaketa eta segundu batzuk besterik ez dira behar.

Eskaerak ere badira, norbaitek egindakoak, ez dakielako nola ahoskatzen den Osakidetza euskaraz, adibidez. Une honetan 600 eskaera baino gehiago daude euskal hiztun baten zai, norbaitek behar hori izan duelako. Lagunduko diogu? Nola ahoskatzen da Osakidetza?


Argazkiak.org | Osakidetza forvon © cc-by-sa: garaolaza

Hizkuntza askotan daude grabazioak Forvon, bai handi eta bai txikiak. Gainera, kasu askotan grabazio bat baino gehiago dago, sarritan munduko toki desberdinetan egindakoak eta horri esker ikusi dezakegun nola esaten duten elevator hitza Estatu Batuetan edo Erresuma Batuan.

Aspaldidanik zegoen egiteko lan bat abuztuan egin dute: interfazea euskaratzea. Donostiatik sortutako proiektua izateko kostatu zaie, baina orain aitzakiarik ez duzue, hartu eta hasi ahoskatzen, jendea falta da eta!

 

Erantzunak kargatzen...

Jarraitu gaitzazu