Teknologia albisteak

Euskarazko Wikipedia

Erabiltzailearen artikuluak

Munduko hiriak edukiz hornitu, udako Wikipedia lehiaketa

2018-07-27 : 10:30

Aurreko hilabeteetan bezala, oraingoan ere edizio-lehiaketa dago euskarazko Wikipedian, baina 30 egunetarakoa barik, uztail-abuzturako da; beraz, abuztu osoa geratzen da parte hartzeko. Munduko hiriak izanik gaia, 300 hiriko zerrenda batean artikuluak hobetzea da koxka. Horietako bakoitzaren euskarazko azalpena luzatzen eta hobetzen baduzu, puntuak lortuko dituzu. Ikus Munduko Hiriak Wikipedia Lehiaketa.

Euskarazko Wikipedia 300.000 artikulutara iritsi da

2018-07-18 : 23:01

Euskarazko Wikipediak 300.000 artikuluen muga gainditu du bart gauez. Hainbat wikilarik azken bi asteotan landutako artikulu berezia izan da 300.000. artikulua: euskararen jatorria.

1

Europako Batasuneko copyright lege berriagatik protesta Wikipedian

2018-07-05 : 08:09

Wikipediako euskarazko orri batean sartzen bazara gaur (eta baita beste hizkuntza askoetako edukietan ere), greban aurkitukpo gaituzu. Orrialde beltz batek eta agiri batek ordezkatzen du informazioa, Europako Parlamentuan copyright direktiba arriskutsu bat bozkatzen delako gaur, eta horren kontrako protesta da greba hau.

Wikimedia lantegia: Txikipedia, Wikiteka, bot-ak...

2018-06-07 : 10:50

Ekainaren 26an, asteartez, egun osoko lantegia antolatu du Euskal Wikilarien Kultur Elkarteak UEUrekin batera Tabakaleran, Donostian (Hirikilabs laborategian). Doako jardunaldia izango da. Bi hitzaldi nagusi izango ditugu, Txikipediari buruzkoa bata eta, bestea, Wikiteka eta liburutegiei buruzkoa. Segidan tailerrak (oinarrizkoak batzuk eta teknikoagoak besteak). Eman izena hemen.

Langileen historiaren hilabetea euskarazko Wikipedian

2018-05-02 : 12:31

2018ko maiatzean langileen historiari arreta jarriko diogu euskarazko Wikipedian. Aurreko hilabeteetan bezala, artikulu zerrenda bat osatu da lehiaketa baterako, eta horrez gain, editatoiak antolatu dira hurrengo egunetan.

Wikilarien udaberriko topaketa, euskarazko Wikipedian editatzen ikasteko

2018-04-18 : 08:48

Euskal Wikilariok Udaberriko Topaketa & Tailerrean elkartuko gara datorren ostiralean, hilak 20, Donostian. Urteko batzarrean Euskal Wikilarien Kultur Elkarteak (EWKE) erabaki zuen bi edo hiru hilean behin edizio edo ikasketa topaketak antolatzea, euskarazko wikipedia hornitzen laguntzeko, hasiberri zein beteranoagoentzat, eta hauxe dugu lehen aukera.

Munduko argazki lehiaketarik handiena martxan da: #WikiLovesMonuments

2017-09-01 : 10:53

2010ean Herbehereetako wikilari talde batek “Wiki Loves Monuments” lehiaketa jarri zuen martxan. Helburua, herrialde horretako monumentu eta ondarearen inguruko argazki libreak jasotzea zen, mundu guztian zehar libreki erabili ahal izateko. Lehen urte horretan 12.500 argazki jaso zituzten eta, arrakasta ikusita, antolakuntza hedatzen hasi ziren: Europa mailan 2011n eta mundu mailan 2012tik aurrera. Orain, Euskal Herrian ere.

Euskarazko Wikipedia eta OpenStreetMap elkarrekin, artikuluetan mapa dinamikoak erakusteko

2017-08-08 : 10:12

Wikipedian kartografia sortu eta hobetzea sorreratik bertatik egin den lanetako bat izan da. Aldi berean, OpenStreetMapen mapa libreak sortzen aritu dira milaka boluntario. Orain Kartographer luzapenari esker Euskarazko Wikipediako artikuluetan OSMko mapa interaktiboak txertatzeko aukera dugu. Wikidatako datuekin batera, lana inoiz baino errazagoa da wikilariontzat.

Euskal Wikilarien Kultur Elkarteak administraria bilatzen du proiektu batean lan egiteko

2017-06-05 : 10:43

Euskal Wikilarien Kultur Elkarteak administrari eta idazkaritza lana egingo duen pertsona bat bilatzen du laster hasiko den proiektu batean lan egiteko. Langilearen eginkizunen artean egongo dira: langileen nominak kudeatzea, egon daitezkeen beka ezberdinen prozesua aurrera eramatea, kontabilitate lanak zein instituzio ezberdinentzat kudeaketa txostenak idaztea. Hitzarmenen erredakzioa eta hitzarmenek egin beharreko tramitazioak ezagutzea. Proiektu honetan nazioarteko lanketa ere egingo da, Wikimedia Foundationekin eta abarrekin kontaktua eginez. Gainontzeko langileen agenda eta kontaktuak kudeatuko ditu, esparru zabal batekin, enpresa zein boluntarioekin lan eginez.