Euskal Wikilarien Kultur Elkarteak administrari eta idazkaritza lana egingo duen pertsona bat bilatzen du laster hasiko den proiektu batean lan egiteko. Langilearen eginkizunen artean egongo dira: langileen nominak kudeatzea, egon daitezkeen beka ezberdinen prozesua aurrera eramatea, kontabilitate lanak zein instituzio ezberdinentzat kudeaketa txostenak idaztea. Hitzarmenen erredakzioa eta hitzarmenek egin beharreko tramitazioak ezagutzea. Proiektu honetan nazioarteko lanketa ere egingo da, Wikimedia Foundationekin eta abarrekin kontaktua eginez. Gainontzeko langileen agenda eta kontaktuak kudeatuko ditu, esparru zabal batekin, enpresa zein boluntarioekin lan eginez.
Bi urte eta erdiko proiektuan lan egiteko pertsona bat bilatzen dugu, laster hasita. Astelehenetik ostiralera goizez egingo luke lan, asteko bi egunez arratsaldez ere lan egiteko aukerarekin. 40.000€ko soldata gordina urtean.
Zer eskatzen dugu?
Zer baloratuko dugu?
Lan eskaintza honi erantzuteko epea ekainaren 18an bukatuko da. Bidali zure curriculuma wikilariak@gmail.com helbidera, gai bezala "Lan eskaintza" izenburua jarrita.
Erantzun
Sartu