Teknologia albisteak

Elhuyar

Erabiltzailearen aurpegia

Elhuyar 1972an jaio zen zientzia eta euskara uztartzeko asmoz. Elhuyarrek Kultur Elkarte bezala egin zituen lehen urratsak eta 2002an Fundazio bihurtu zen. Ordutik, Elhuyar Fundazioak etengabe dihardu lanean zientzia eta teknologia gizarteratzeko eta euskararen garapena bultzatzeko. Elhuyar Fundazioa irabazi asmorik gabeko erakundea da eta hainbat diru-iturriri esker dirau lanean: bazkideen ekarpenak, diru-laguntza publikoak eta Elhuyarrek ekoizten dituen produktuetatik lortutako mozkina. Elhuyarren xedea hauxe da: Euskara zientzian, teknologian eta gizartean sendotzen eta harentzako arlo berriak eraikitzen egiten dugu lan, euskal komunitate aktiboa eta kritikoa helburu

Erabiltzailearen artikuluak

Abian da 2024ko Elhuyar Zientzia Azoka

2023-10-29 : 10:10

  • Izena emateko epea zabalik da Elhuyar Zientzia Azokaren webgunean.
  • Edizio honetan ere ikasleek ikertzaileen laguntza jasoko dute proiektuak garatzeko.
  • Bilboko azokaz gain, Nafarroako, Gipuzkoako eta Lapurdiko azokak ere egingo dira 2024an

Abian da berriro “Emakume zientzialarien argitan” solasaldi-zikloa

2023-10-21 : 12:14

  • Elhuyarren eta Donostia Kulturaren arteko elkarlanaren emaitza da 2021ean abiatutako solasaldi-ziklo hau, eta jarraipena izango du udazkenean.
  • Egitasmoari esker, zenbait arlotan lan egiten duten emakume zientzialariak ezagutzeko aukera izango da, aurrez aurreko elkarrizketen bidez.
  • Saioak euskaraz izango dira, astelehenetan eta 19:00etan, Ernest Lluch Kultur Etxeko areto nagusian.

Boisen eta Renon izan gara euskarak adimen artifizialaren aroan bizi duen egoera azaltzen

2023-09-29 : 09:09

  • Igor Leturia, Elhuyarrek sustatutako Orai NLP Teknologiak zentroko hizketa-teknologien arduraduna, Boisen eta Renon aritu da euskararekin lotutako hizkuntza-teknologien egoera azaltzen.
  • Etxepare Euskal Institutuak Boise State Universityn sustatzen duen Eloise Garmendia Bieter Katedrari esker egin du AEBko egonaldia.
  • Leturiak hainbat hitzaldi eta eskola eman ditu euskararako adimen artifizialari buruz, eta Elhuyarren Elia, Aditu eta TTS sistemak erakutsi ditu.

Elhuyarrek ERRESISTENTE dokumentala egin du antibiotikoekiko erresistente bihurtu diren bakterioen arazoa gizarteratzeko

2023-09-24 : 10:07

  • Bakterio erresistenteen arazoak planeta osoari eragiten dio. Zirkulazio-istripuek baino pertsona gehiago hiltzen ditu, eta minbiziak baino gehiago hilko ditu 30 urte barru.
  • Erresistente dokumentalak ikertzaile, mediku eta albaitarien testigantzak jasotzen ditu, eta baita infekzioa gainditzea lortu duten pazienteenak ere.
  • Elhuyarrek egin eta ekoitzi duen dokumental honen zuzendaria eta gidoigilea Bego Zubia Gallastegi da, eta haren helburua izan da arazo global honek irtenbidea duela erakustea.
  • Dokumentala FECYTen (Fundación Española para la Ciencia y la Tecnología, Zientzia eta Berrikuntza Ministerioa) eta Eusko Jaurlaritzaren Kultura eta Hizkuntza Politika sailaren laguntzarekin egin da; eta EITBren partaidetzarekin. Horrez gain, APIKA Ikus-entzunezko Produktoreen Elkartearen Audiovisual Project LAB egitasmoan parte hartu du.

Asteburu honetan hasiko da Teknopolisen 26. denboraldia

2023-09-20 : 08:56

Inor gutxi iristen den lekuak erakutsiz eta jakin-mina piztuz dator zientzia eta teknologiari buruzko saioaren 26. denboraldia. Aurkeztu da Teknopolis zientzia, teknologia eta berrikuntzari buruzko saioaren 26. denboraldia EHUko Bizkaia Aretoko Baroja gelan, Bilbon. Han izan dira Amaia Esquisabel Alegría, Eusko Jaurlaritzako Ikerketa zuzendaria, Gorka García Peral, ETBko Programa eta Arte zuzendaria, Jon Abril Olaetxea, Elhuyarreko koordinatzaile nagusia, eta saioa babesten duten erakundeetako ordezkariak. Hain zuzen, asteburu honetan hasiko da denboraldi berria,  eta ordutegi hau izango du: larunbatetan 13:30ean ETB1en eta igandeetan 12:00etan ETB2n.

 

Zientzia eta teknologiari buruzko bideo labur onenak saritu dira

2023-06-12 : 09:46

  • Elhuyarrek eta DIPCk hamahirugarren urtez antolatu duten ON ZIENTZIA bideo-lehiaketaren sari-banaketa ekitaldia izan da gaur, Tabakaleran.
  • “Loquita por sus huesos” eta “Mina edo pikantea?” bideoek jaso dituzte sari nagusiak.
  • Mutiloako (Nafarroa) Luis Amigó ikastetxeko ikasleek jaso dute Gazte Saria, “Storytime con mi primo y con Mendel” lanarengatik.

Elhuyar Zientzia Azokako sariak banatu dira

2023-06-06 : 09:06

Bilboko Areatzan egin zen sari-banaketarekin amaitu da 2023ko Elhuyar Zientzia Azoka. Sarituek nazioarteko zein Espainiako azoketarako bidaiak, ikerketa-zentroetan egiteko egonaldiak eta ikasketa-bekak jaso dituzte.

Gazteek ikasturtean landutako 23 proiektu ikusgai egon dira Tolosan, “Elhuyar Zientzia Azoka | STEAM Gipuzkoa” azokaren lehen edizioan

2023-05-08 : 10:34

  • Gaur, lehenengo aldiz, Gipuzkoan egin da Elhuyar Zientzia Azoka; Tolosako Alondegia plazan izan da, Elhuyarrek eta Kutxa Fundazioak antolatuta.
  • Gipuzkoako DBHko, Batxilergoko eta Lanbide Heziketako 10 ikastetxetako 100 gaztek urtean zehar landutako proiektuak aurkeztu dituzte.
  • Asteasuko Algaloop enpresak bere ikerketa eta berrikuntzaren adierazgarriak ikusgai izan ditu azokan.

“Begiratu urrunera” lelopean banatu dira CAF-Elhuyar sariak

2023-04-28 : 09:37

  • Judith Zubia Aranburu, Mattin Urbieta Galarraga, Iñaki Sanz Azkue eta Aitor Garmendia Etxeberria dira sarituak.
  • Sorkuntza-beka bi proiektuk jaso dute, epaimahaiak beka ex aequo ematea erabaki baitu. Proiektuetako bat “Semiosi-genesi” da, Jon Sánchez Carrascorena; bestea, “Ia dena”, Xabier Gantzarain Etxaniz, Aitor Bengoetxea Odriozola eta Garazi Lazkano Juaristirena.
  • CAF-Elhuyar merezimendu-saria Jacinto Iturbe Barrenetxeak jaso du, euskara eta zientzia unibertsitatearen eremuan zabaltzeko egindako lan eskergagatik eta zientziaren dibulgazioan egindako ekarpen apartagatik.

Elhuyarren aldibereko itzulpen automatikoko sistemaren proba pilotua egingo da aurten EHUko Uda Ikastaroetan

2023-04-04 : 08:39

Elhuyarrek eta EHUko Uda Ikastaroek hitzarmena sinatu dute hizkuntza-teknologien esparruan elkarlanean aritzeko. Aurtengo Uda Ikastaroetan aldibereko itzulpen automatikoko sistemak probatuko dituzte ingurune errealetan.

“Emakume zientzialarien argitan” solasaldi-zikloa hasiko da Donostian asteartean

2023-03-10 : 11:36

“Emakume zientzialarien argitan” solasaldi ziklo hau Elhuyarren eta Donostiako Udaleko Kultura sailaren arteko elkarlanaren emaitza da. Solasaldiak aurrez aurreko elkarrizketak izango dira, eta zenbait arlotan lan egiten duten emakume zientzialariak ezagutzeko aukera izango da. Saioak euskaraz izango dira, 19:00etan, Donostiako Ernest Lluch Kultur Etxeko areto nagusian. Hiru saio programatu dira: martxoaren 14an (datorren asteartean), apirilaren 18an eta maiatzaren 16an.

Elhuyarrek sare neuronaletan oinarritutako ahots automatikoak (TTS) sortu ditu

2023-02-17 : 10:15

Elhuyarrek pauso bat aurrera eman du, beste behin ere, hizkuntza-teknologien eta adimen artifizialaren esparruan, digitalizazioaren eremuan gizartean sortzen ari diren erronkei erantzuten jarraitzeko helburuarekin. Oraingo honetan, testua ahots bihurtzeko sistema neuronalak sortu ditu, eta haiek gizartearen esku jarri. Elhuyarrek eskaintzen dituen ahots automatikoak (TTS) gizartearen eta bezeroen eskura daude jada.

Emakume Zientzialarien Nazioarteko Egunari begira, “Otsailaren 11 erakusleihoak” ekimena

2023-02-03 : 09:38

Emakume eta Neska Zientzialarien Nazioarteko eguna ospatzeko, “Otsailaren 11 erakusleihoak” ekimena jarri du martxan beste behin ere Elhuyarrek. Otsailaren 3tik, emakume ikertzaileen irudiak ikusgai egongo dira Bilbo, Abanto-Zierbena, Barakaldo, Mungia, Elgoibar, Deba, Beasain eta Donostiako hainbat erakusleihotan. Guztira, 218 saltokik bat egin dute kanpainarekin. Donostiako Eureka! Zientzia Museoan eta Barakaldoko Clara Campoamor Zentro Zibikoan, berriz, zientzia eta teknologiaren arloko 12 emakumeren erakusketa egongo da ikusgai.

 

Elhuyar Hiztegiko bisita-kopuruak % 50 egin du gora

2023-01-26 : 10:33

Elhuyar Hiztegiaren bisita-kopuruak gora egin du 2022. urtean: webguneko bisitak % 50 igo dira (6 milioi bisita baino gehiago izan ditu), eta erabiltzaileek 50 milioi kontsultatik gora egin dituzte. Datuok argi erakusten dute Hiztegia gero eta gehiago erabiltzen dela. Hiztegia etengabe eguneratzen da, eta hizkuntza berdinzalea erabiltzen dela bermatzen da. Elhuyar Hiztegia ordenagailuan instalatzeko aukera dago orain.

Abian da CAF-Elhuyar sariketa, ikusmira urrunean jarrita

2022-10-25 : 10:02

Martxan da CAF-Elhuyar sariketaren edizio berria, 2023koa. Zientzia eta teknologiaren arloko gaiak eta ikerketak euskaraz gizarteratzeko lanak aitortzea eta bultzatzea du helburu sariketak. Elhuyarrek antolatzen du, CAF enpresarekin batera eta NEIKERen babesarekin. "Begiratu urrunera" da 2023ko edizioaren leloa eta lanak aurkezteko epea 2023ko otsailaren 6ra arte egongo da zabalik.

'Urak aske' dokumentala martxoaren 10ean estreinatuko da

2022-02-28 : 08:44

'Urak aske' dokumentalak naturarekin dugun harremanari buruz hausnartzen du, eta etorkizunean biodibertsitatea zaintzen segitzeko zer bide egin behar genukeen irudikatzen lagunduko digu. Pixelek eta Elhuyarrek ekoiztutako dokumentalak bi urtegi handi husteko eta haien presak kentzeko egindako urratsak azalduko dizkigu: Artikutza (Euskal Herria) eta Vezins (Normandia). Dokumentalaren zuzendaria eta gidoigilea Bego Zubia Gallastegi da, eta argazki-zuzendaria Juantxo Sardon Altuna. Martxoaren 10ean estreinatuko da Donostian.

Abian da CAF-Elhuyar sariketa, zientzia etorkizuneko giltza dela erakusteko asmoz

2021-10-21 : 13:32

Abiatu da CAF-Elhuyar sariketaren edizio berria. Zientzia eta teknologiaren arloko gaiak eta ikerketak euskaraz gizarteratzeko lanak aitortzea eta bultzatzea helburu duen sariketa. Sariketa Elhuyarrek antolatzen du, CAF enpresarekin batera eta NEIKERen babesarekin.

Elhuyar Zientzia Azoka presentziala, ekainaren 5ean, Bilbon

2021-06-02 : 08:40

Elhuyar Zientzia Azoka presentziala egingo da, ekainaren 5ean, Bilboko Areatzan. Han, 12-18 urteko gazteek ikasturtean zehar egindako proiektu zientifikoak erakutsiko dituzte. Edizio honetan aurkeztu diren 110 proiektuetatik, 20 aukeratu ditu epaimahaiak, eta, egoera dela  eta, 20 talde horiek soilik hartuko dute parte ekitaldian. Ostiralera bitartean, berriz, Elhuyar Zientzia Azokaren ekintza birtualak egingo dira: ikertzaileekiko topaketak, tailerrak, hitzaldiak….  

Bizilabe 2021-2022, zientzia-jardueretan izena emateko epea ireki da

2021-05-23 : 15:29

Elgoibar, Bilbo eta Soraluzeko Udalek Elhuyarrekin batera sustatuko Bizilabe aisialdi-eskaintzan izena emateko epea ireki da. Ekimen honen bitartez, eta laugarren urtez jarraian, herriko gazteen artean zientziarekiko eta teknologiarekiko interesa eta motibazioa, ekintzailetasuna eta sormena bultzatuko dira. Izen-ematea ekainaren 10era arte egongo da zabalik Bizilabe Bilbo, Elgoibar eta Soraluzeren webguneetan.

Zientzia-bizipenak Adunan eta Amasa-Villabonan

2021-05-08 : 12:33

Maiatzaren 21 eta 22an, Amasa-Villabonan eta Adunan, zientzia- eta teknologia-tailerrak eskainiko dira. Tolosaldea Garatzenek eta Elhuyarrek martxan jarritako Bizilabe Tolosaldea ekimenaren baitako jarduera da honakoa eta gazteen zientzia- eta teknologia gaiekiko zirrara piztea eta zientzialari-erreferenteak gerturatzea du helburu.

‹‹ Hurrengoak Aurrekoak ››