Euskal Itzultzaile, Zuzentzaile eta Interpreteen Elkartea
2014ko abenduaren 3an, Euskararen Nazioarteko Egunarekin, William Shakespeareren A Midsummer Night's Dream komediaren euskarazko itzulpen berri bat jarri du sarean EIZIEk; Juan Garziaren bertsioa, hain zuzen.
"Shakespeareren Ametsa biziarazten" ekimenaren barruan, beste bi ekitaldi antolatu ditu EIZIEk azaroan: mahai-inguru bat (hilaren 20an) eta solasaldi bat (hilaren 27an).
Shakespeareren Ametsa biziarazten programaren barruan, EIZIEk eta Donostia 2016k Shakespeare bertsolari: itzultzailearen sukaldea (II) jarduera antolatu dute urriaren 30erako, Donostiako Lugaritz kultur etxean, arratsaldeko 18:00etan.
Euskaratik beste hizkuntzetarako literatur itzulpengintza sustatzeko ahaleginari jarraituz, aurten ere Idazlea Itzultzaileen Lantegian itzulpen-tailerra antolatu de EIZIEk, Etxepare Euskal Institutuaren laguntzaz. Ekintza aberasgarri honen bitartez, zenbait helburu lortzen ditugu, hala nola literatur itzulpengintza eta itzultzaileen lana sustatzea, euskal literatura atzerrian ezagutarazten laguntzea, sorburu hizkuntza euskara duten liteartur itzultzaileen zerrenda osatzea.
Donostia 2016 Europako Hiruburutza proiektuarekin lankidetzan, EIZIEk hainbat jarduera antolatu ditu Shakespeareren A Midsummer Night's Dream (Uda-gau bateko ametsa) obraren itzultze-prozesua gizarteratzeko. Jarduera horietako lehena Itzulpengintzaren Nazioarteko Egunerako antolatu dugu –irailaren 30ean, 17:00etan–, EHUko Letren Fakultateko Gradu Aretoan, zuekin aritzeko asmoz: Itzultzailearen sukaldea (I).
Euskal itzulpengintzari buruzko informazioa bildu eta zabaltzeko asmoaren barruan, NordaNor Euskal itzulpengintzaren datu-basea sortu du EIZIEk, euskaratik eta euskarara eginiko itzulpengintza, interpretazioa eta zuzenketa kontuan harturik. Irailaren 16an aurkeztuko dugu jendaurrean, Koldo Mitxelena kulturunean, arratsaldeko 19:00etan.
Gaur zabaldu du EIZIEk Literatura Unibertsala bildumako itzulpen-lehiaketa. Hamahiru obra hautatu ditu Elkarteak aurtengo itzulgaien zerrendarako.
Lokalizazioari buruzko hitzaldi bat antolatu du EIZIEk Donostian, Ane López itzultzailearekin. 2013ko azaroaren 28an izango da, arratsaldeko 18:00etatik 20:00etara, Udal Liburutegian (Alde Zaharrean). Doan izango da, irekia, baina izena behar da. Informazio gehiago eta izena ematea.
Euskaratik beste hizkuntzetarako literatur itzulpengintza sustatzeko ahaleginari jarraituz, aurten ere itzulpen-lantegia antolatu du EIZIEk, Etxepare Euskal Institutuaren laguntzaz. Lantegiak haur eta gazte literaturari erreparatuko dio aurten, besteak beste, eta Juan Kruz Igerabideren literatur testuak izango dituzte langai parte hartzaileek. Aritz Brantonek itzuliko ditu ingelesera, eta Monika Czernyk, berriz, polonierara. Elizabete Manterolak koordinatuko du tailerra.
EIZIEk ikastaro bat antolatu du XXXII. Udako Ikastaroetan, Azkenaldian euskarara itzulitako literatura: bideak, joerak eta esperientziak, (H.4), Isabel Etxeberriaren zuzendaritzapean. 2013ko uztailaren 22tik 24ra izango da, Donostiako Miramar jauregian. Matrikula egiteko epea maiatzaren 2an zabaldu dute, eta bi prezio izango ditu: maiatzaren 31ra bitartean, 80 euro; ekainaren 1etik aurrera, 92 euro. Balio akademikoa: 30 ordu.
Urriaren 15ean abiarazi zuen EIZIEk 31 eskutik bloga (@31eskutik), eta gaurkoarekin hogeita hiru post edo ekarpen argitaratu ditu, beste horrenbeste kidek idatziak. Datozen zortzi egunetako testuekin, beraz, hilabetea osatuko du blogak, eta lehenbiziko itzulia egina izango dute 31 kideek: plazara aterea izango da hogeitamaikako osoa.
Euskaratik beste hizkuntzetarako literatur itzulpengintza sustatzeko ahaleginari jarraituz, itzulpen-lantegia antolatu du EIZIE elkarteak. Aurtengo edizioan, Frantziara eramango dugu Idazlea itzultzaileen lantegia ekimena, lehen aldiz, Etxepare Euskal Institutuak eta EIZIEk iaz sinatu zuten hitzarmenaren ondorioz. Pauen egingo dituzte hiru egun idazleak eta bost itzultzailek, urriaren 16tik 18ra, UPPA Unibertsitateko LLC-Arc Atlantique laborategia bidelagun dutela.